Elkarrekin gozatu

Askotan entzuten ditut halako galderak: Eta berak ohean ona ez naizela pentsatzen badu? Nire gorputza biluzik ez bazaio gustatzen? Intimitatean gaudenean ez baldin badakit zer egin?

Askotan, harreman sexualetara beldurrez beteta hurbiltzen gara. Diskurtsoa ondo ikasia daukagu, plazerra da helburua, ondo pasatu behar da; baina gero diskurtsua burutik ez da pasatzen. Beraz, hau gainditzen laguntzeko, gure gorputzari baimena emateko, elkarrekin ondo pasatzeko aukera ezberdinak ikusiko ditugu.

Pentsatu al duzue noizbait, begiak itxita harreman sexualak edukitzea? Hau da, elkarrengana hurbiltzea, gure gorputzak dastatzea, usaintzea…

Probatu eta kontatu ea zer iruditu zaizuen. Hurrengoan gehiago…

12 thoughts on “Elkarrekin gozatu

  1. anonimo

    Ba nik hala eittet beti. Hola bestien gorputze gehixo sentitzetela iruitzen zat. Izene nik ukimenai emaitexot garrantzixe. Nere gorputz osukin bestien gorputze sentitzie gustatzen zat. Izterrak, tripie… dan dana, ez eskukin ikutzie bakarrik.

    Erantzun
  2. Muxutruk

    Mila gauza daude bikotearekin ongi pasatzeko. Nik probatu dudan azkena hau da: mentazko karamelu bat jan eta ondoren mutilaren zakila miazkatzea. Ahoan daukazun freskotasun horrek zoratu egiten ditu.

    Erantzun
  3. sartu atera

    Niri parejarekin egitea ondoen sartzen zaidan momentua hauxe da, etxean lasai lasai pelikula bat ikusi ondoren…
    Galdera bat, probatu duzue iñoiz zakilerako eraztun bibradorea?

    Erantzun
  4. chambertuX

    nik gehien atsegin dudana bere titiak laztantzea eta mihizkatzea da zoratu egiten da hau egiten dudanean.

    Erantzun
  5. berdintasuna

    ELKARREKIN GOZATU! plazerrak birena izan ber du, ze merezi al du baten plazerrak bestian sufrimendua ekartzia? esaldi egokiya! berdintasuna garrantzitsua baita!

    Erantzun
  6. neska

    nik probatu det eraztun bibradorea eta ez dizuet gomendatzen. Ez du klitorisa estimulatzen eta dardarak desmotibatu egiten du
    yogurra gorputz guztitik bota eta gero miazkatzea zoragarria da

    Erantzun

Utzi erantzuna chambertuX(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude