Gaztea naiz, nire bizitza eraikitzen ari naiz, ez al daukat eskubidea nahastuta egoteko, akatsak izateko?

Nolakoa izan nahi dut? Ze gauza gustatzen zaizkit? Zergatik ezin dut nahi dudana egin? Zer espero dute besteak niregandik? Maitemindu naiz, nola adieraziko dut sentitzen dudana? Ze erantzun jasoko dut? Zer desiatzen dut? Zeinek erakartzen nau?

Lepoan muxukatzea gustatzen zait, txortan egin nahi dut, beldurrak ditut. Nolako neska/mutila izan nahi dut? Nola izan behar dut? Bikoteak utzi nau, gaizki sentitzen naiz, lagunekin arazoak ditut, etxean ez naute ulertzen…

Hauek denak, bidea egiten dugun heinean gertatzen dira. Galderak, desioak, beldurrak, aukerak, denak gure sexualitatearen atalak dira. Beraz ez kezkatu, bizi eta laguntza eskatu. Bizitza elkarri lagunduz atseginagoa delako.

18 thoughts on “Gaztea naiz, nire bizitza eraikitzen ari naiz, ez al daukat eskubidea nahastuta egoteko, akatsak izateko?

  1. Ainhoa

    Nik badaukat galdera bat. Azken aldian ez dut oso ondo pasatzen sexu harremanetan. Aspalditik mutil batekin nabil eta hasieran ondo, baina orain gero eta gogo gutxiago daukat txortarako eta egiten dugunean ere oso ondo ez. Ez zaidala gustatzen ere hasi naiz pentsatzen.

    Erantzun
  2. Sara

    Niri ere antzeko zerbait gertatzen jat!

    Nire mutilak beti dauka gogua eta nik barriz ez.

    Ganera beti nahi du txortan egin! Zergatik ez beste gauza batzutara jolastu?

    Erantzun
  3. M.B

    Barkau baino guk beharbeste buelta ematen diogu asuntoari. Zuek zeate dena itsuan eitten dutenak! Zakila sartzea, hori da zuen pentsamentu eta buruhauste bakarra!!!!!

    Erantzun
  4. Maialen

    Nik galdera bat eitteko aprobetxatuko dut.

    Normala da sexua praktikatzean beti mina sentitzea? Nire mutilak zakila oso handia du eta ez dakit zer egin mina ebitatzeko.

    Gomendiorik bai?

    Erantzun
  5. Lork

    Niri sexu harremanetarako erabil daitezkeen jostailuei buruzko informazioa jasotzea gustatuko litzaidake… Atera gaitezen betiko sexu-loturetatik!

    Erantzun
  6. Ane Aizpuru

    Sexu kontuetan askatasuna, berritasuna eta imajinazioa eskatzeagatik biziosoa? Beti gabiltza sexua tabu bat ez dela izan behar aldarrikatzen eta gero mota honetako kontuekin zatozte batzuk?

    Euskal Herrian fustratuak gara, hori da gertatzen zaiguna!

    GORA SEXU ASKEA!

    Erantzun
  7. iker

    Nire neskalagunak aroa erabiltzen du eta txingatzen dugunean molestatu egiten dit. Nik kentzeko eskatzen diot baina berak ez du nahi.

    Zerbait gertatzen da txortan zauden bitartean aroa kentzeagatik? Haurdun gera daiteke?

    Erantzun mesedez kezka handia dugu ta!

    Erantzun
  8. Ane Aizpuru

    Nire lagun batzuek kentzen dute baina ni enintzako fidatuko. Hobe zure neskak ginekologoari galdetzen badio. Dena den, esaten dute hiru ordu kanpoan egotearren ez dela ezer gertatzen, hortik gora bai!

    Erantzun
  9. Aibalaletxe (jaja)

    Ane Aizpuruak esandakoarekin bat nator.

    Hala ere, esan beharra daukat 20 urtekin, abenduaren bukaeran 21, oraindik estrenaturik gabe nagoela… jaja Ta kezkatzen hasia nago.

    Erantzun
  10. La letxe soy yo

    Lasai, nik kuadrilan baditut lagunak 26 urterekin galdu dutenak birjinitatea. Ta askok igual 17 urterekin galdu eta esperientzia traumatikoa izan dute, batek daki!

    Erantzun
  11. Anonimo

    Beno, eta masturbazioaz, ez da ezer hitz egiten¿ Mutilek edo neskek, txortarik egiten ez badute, masturbatzen dira.
    Zenbat masturbatu daiteke egunean? Txarra al da? Atera baita ere mutilen eta nesken masturbazioari buruz, batez ere mutilak, zeren eta mutilok gehiago masturbatzen gara eta.
    Ondo izan.

    Erantzun
  12. Aibalaletxe (jaja)

    “La letxe soy yo”-rentzako.

    Zer nahi duzu esan zure lagun batzuk 17 urtekin birjinitatea galtzerakoan esperientzia traumatikoa izan zutela?

    Hainbeste marka dezake horrek?

    Eskerrik asko!

    Erantzun

Utzi erantzuna Sara(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude