Hemen da EBEuskadi’13!

Denbora ziztu bizian igarotzen da, edo horixe sentitu dut, behintzat, WordPresseko mahaigainaren aurrean jarri naizenean EBEuskadi’13 ate joka dugula jakinarazteko. Urtebete igaro da jada EBEuskadi 2012 Euskal Herrian lehen hitzordua egin genuenetik eta orduko hartan bezala, EiTBren Bilboko egoitzako Multibox Aretoan elkartuko gara, maiatzaren 11n.

Izena emateko epa ireki da jada eta iaz bezala, doan izango da. Hementxe hartu ditzakezu EBEuskadiko sarrerak.

Orduan hasitako ibilbideari berrekin nahi genioke, lehen euskal topaketa hark feedback baikorra izan zuela ikusi baikenuen. Ibilbidearen helmuga, gure topaketa urtero-urteroko hitzordu bihurtzea litzateke. Baina hori denborak esango du, edo bideak berak.

EBEuskadi ekimena, 2012an, EiTBren Bilboko egoitzan

EBEuskadi ekimena, 2012an, EiTBren Bilboko egoitzan

EBEuskadi’13ren laguntzaile eta babesleak ere nabarmendu nahi genituzke tarte honetan, oso garrantzitsuak baitira honelako ekimen bat aurrera ateratzeko. EiTB eta Lontzo Sainz aipatu nahi genituzke, adibidez, izugarri laguntzen digutelako eta guk hori asko estimatzen dugulako. “la Caixa” –k ere bere babesa eman digu, apirilaren 20an Bartzelonan (EBEBarcelona) eta iazko EBE12n bezala. Eta nola ahaztu Vueling edota Coca Cola bezalako marka ezagunak. Eskerrik asko.

“Bilatu zure aukerak” da aurtengo leloa. Internet eta web soziala maite duen jendea bildu nahi dugu, teknologiaren garapenarei esker aurreikusi daitezkeen egungo eta etorkizuneko joerei buruz hitz egiteko eta inspirazioa aurkitzeko.

Hurrengo egunetan xehetasun gehiago emango ditugu, baina gaur abiapuntua eman nahi diogu aurtengo hitzorduari. Bide batez, gure esku egon daitezkeen proposamenak egitera animatzen zaituztegu eta egon daitezkeen berrikuntza guztiak @ebe twitter kontuaren bidez zabalduko ditugu. Hartu parte!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *