BSL Special “Irun Lion Zion Vol.1 (CD) by Asthmatic Lion Sound Systema (Irun)” 2007/12/23

Pon fotos sin limite en slide.com GRATIS!!!
IRUN LION ZION in DUB VOL.1

01. Fermin Muguruza: Milaka Dub (David Bourguignon-ek erremixatua)
02. Chalart 58: Soldo Dub
03. Zion Train: Give Me Good Sensi (Earl 16-en parte hartzea)
04. International S.P.A.R.T.A.K: Tribute To Sankara (1987-2007) (Guive-ren parte hartzea)
05. Dj Atodocolor: Solo Te Tengo A Ti (Amparo Sanchez-en parte hartzea)
06. Pirates Urbains: Montreal Dub
07. BDF – Basque Dub Foundation: Ministerio Del Dub
08. Mungo´S HiFi: Dia De Dub (Sorkun Eta Bad Sound System-en parte hartzea)
09. Rob Smith: Tru Rub
10. Euskal Tropela: Good Good Love (Stephanie Wallace-ren parte hartzea)
11. Jah Slave: Jamrock Dub 07
12. Inoren Ero Ni: Iparraldera Dub (Trio Kempes-ek erremixatua)
13. Bad Sound System: Herri Gixa
14. Alex Hohmann: Viene Y Dub
15. Dj Mau: Drum Mau Bass
16. Esne Beltza: Hipokrisia Naiz Dub (Xabi Pery-k erremixatua)
17. Djak Sutara: Irungo Arratoiak
18. Almagatodubproyect: Outsiders In Dub
19. Benitt Ash: Indiohk Drink Along
20. El Rude: Ba-Ba-Boom Sound
21. Lisabö: Apoa
22. Clive Hunt: Dread Nort Dub

Iron Zion / Irun Zion

Jamaikako Tuff Gong estudioaren sarreran ikusten nuen egunero: “IRON ZION” murala. Hortxe imajinatzen nuen egunero murala eraldatuta nire herriaren izenarekin: “IRUN ZION”.
IRON : Burnia, baina baita ere indartsua, zerbait edo norbait sendoa, gogorra, irmoa, tinkoa. Euskaraz ere existitzen da iron hitza: egokia, onuragarria.
IRUN: Hiria, baita irun, iruten ere, eta iraun, bizirik iraun, egon, segitu. Bide ezberdinek bat egiten duten gunea.
ZION: reggae musikaren mundo ikuskeran erabiltzen den kontzeptua, geosimbolikoki, lur santua edo paradisua azaltzeko, eta zonalde zehaztua bezala: Afrikako kontinentea. Babilonia edo esklabutza eragiten duen sistema hautsi eta Zion sortu, mundo juxtu bat. Lurra bera litzateke beraz Zion. Altxa zaitez, zutik, borrokatu zure eskubideen alde: Get up, Stand up, Get up for your Rights.
DUB: “Sortzeko, dekonstruktibismo DUBa” abesten nuen “Baxua eta Lurra” kantuan.
Bass-que Culture, bass culture, soinu hipnotiko eta sortzailearen eremua, basque kulturarekin bat eginiko loturaren testigantza jaso nuen. Beti bizirauten, errebeldiaz. Rebel music.
Eta DUB-a, desegituraketa sistematiko ariketa instrumentala, deseraikuntza prozesu ausarta, kubismo sonikoa, elkar topatzeko lurralde librea. Elkargunea.
IRON LION ZION: Bob Marley-en matxinadarako deia.
IRUN LION ZION in DUB: Irun konexioa. Bere bidegurutzean, sortzaile ezberdinak elkartzen diren Dub musikaren eremu askea.

“Entzun ezazu lehoi asmatikoa”
Asthmatic Lion Sound Systema

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude