
Paseoan ateratzea da txakur batek irrikaz espero duen momentua, baina normalena da bere soka gizaki batek eramatea, eta ez katu batek. Hala ere, ez dirudi bideoan agertzen den txakurra oso harrituta dagoenik sokaren bestaldean tiraka duen izakia katua dela ikusita.
Katuak maisutasunez darama txakurra etxera, eskaileratan gora, etxeko atera iritsi arte. Harrigarria.
Bideoa duela lau egun grabatu eta igo zuen bi animalien jabeak Youtubera eta denbora horretan 250.000 bisita baino gehiago jaso ditu.
Please comment with your real name using good manners.