X

Goizero zaplaztekoa emanda esnatu dute 15 egunetan (bideoa)

    Categories: Jendea
Zach Curd

Interneten sartu eta esperimentu arraroenak aurki ditzakegu, baina bada arraroak izateaz gain masokista puntu bat dutenak, eta, are larriagoa, helburu garbirik ez. Zach Curd izeneko estatubatuarrak, adibidez, emazteari eskaera bitxi egin zion: hamabost egunez, zaplazteko batekin esnatu eta bere erreakzioa bideoan grabatzea.

Irudiak Youtubera igo eta milaka bisitari lortu dituzte. Beharbada hori zen helburu bakarra, momentuko ospea lortzea. Baina merezi al du momentuko ospea lortzeko egunero zaplazteko batekin esnatzea? Zachen ustez, antza, bai.

Leirus: