Tag Archives: mungia

Paiak eta Elortzak eskuratu dute finalaurrekoetarako txartela

Asteburuon jokatu dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta laugarren kanporaketak, Mungian eta Sopelan, hurrenez hurren. Fredi Paiak eskuratu zuen puntu gehien Mungiako saioan. Sopelakoan, berriz, Igor Elortzak. Bi bertsolariok lortu dute, beraz, finalaurrekoetarako zuzeneko txartela. Gainerako bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.

fredi-paia-bizkaiko txapelketaMungiako puntuazioa:

Fredi Paia 443.5
Iñaki Iturriotz 393.5
Ander Elortegi 377
Malen Amenabar 370.5
Txaber Ormazabal 352
Peru Vidal 345

Sopelako puntuazioa:

Igor Elortza 450
Gorka Lazkano 407
Joseba Artza 394
Nerea Ibarzabal 391
Gari Sarriugarte 391
Ekaitz Larrazabal 315

igor-elortza-bizkaiko-txapelketa

Hurrengo kanporaketa Amorebieta-Etxanon jokatu da datorren igandean, azaroak 4. Dakizuenez, sarrerak webgune honetan dituzue eskuragai.

Mungiako bertso afaria, Miren Ibarluzeak maneatuta

Beñat Ugartetxeak hasieratik bertatik ekin zion Igor Elortza tentatzeari Mungiako Erreka jatetxean egindako bertso afarian. Hasieran librean eta gero Taket Bertso Eskolako kideek emandako gaiei kantatuz lortu zuten bertan bildutakoei afaloste ederra pasaraztea. Batik bat Ugartetxea Lazkao Txikiren paperetik Elortzari galdezka jarri zutenean. Joxe Migelen ahots hauskorra ondo estudiatua duela frogatu zuen Ugartetxeak. Benetakoaren eta imitatzailearen arteko aldea zenbatekoa den neurtzeko Lazkao Txiki zenaren ale bikain batzuk erakutsiko dituzte Zappingean. Zuri-beltzekoan, berriz Arozamena tabakoari kantari. Hori guztia eta gehiago aste honetako Hitzetik Hortzeran. Horra: