Tag Archives: Doinua

Alargunak ala adardunak?

G-Puntua jarraitu nahi duzu? Bertsoladirik onenak entzun nahi? … Astebururo, Hitza Jolas Euskadi Irratiko saioan duzu horretarako aukera, Xabier Sukiaren eskutik. Hitza Jolas saioak G-Puntuaren jarraipen zorrotza egingo du. Larunbatero eta igandero, ordubietatik aurrera, bertsoaldi onenak, elkarrizketak, analisiak… Hitza Jolas saioaren web orrian daude orain arteko audiorik onenak.

Mantxi eta Izagirre, Andoainen. Iturria: www.gpuntua.com

Mantxi eta Izagirre, Andoainen. Iturria: www.gpuntua.com

Andoainen hasi ziren larunbatean G-Puntuaren final zortzirenak. Hona hemen lehen bi sailkatuen bertsoladi bat. Orain arteko ofiziorik puntuatuena izan da. Mantxi eta Izagirre alargunak, Iparragirreren doinuan. Iker Iriartek aurkeztu zuen Saioa. ENTZUN HEMEN MATXIREN ETA IZAGIRREN BERTSOALDIA.

Zortziko handiko doinu eder bat entzun nahi?

Xilabako txapelketa, Bizkaikoa, Arabakoa, Nafarroakoa eta orain Gipuzkoako. G puntua. Puntuen eta urduritasunen artean bada alderdi bat bereziki txapelketan aberastu behar litzatekeena. Doinuen aukeraketa. Betiko zortziko txikiak, betiko zortziko handiak. Hona hemen zortziko handiko doinu eder bat, inork Gpuntuan edo plazako saioren batean erabili nahiko balu? bejondaiola!
1908ko, maiatzaren 28an jaio zen Pierre Bordazarre, ezizenez Etxahun-Iruri ezaguna. Euskal idazlea, pastoralgilea, laboraria eta artzaina zen. Iruriko Etxahunian sortu zelako esaten zioten Etxahun-Iruri. Louis Ligetxen ikasle izan eta gero, harekin ibili zen bertsotan. 1946an sari bat irabazi zuen Hazparnen eta Zuberoatik kanpora Xalbador eta Mattinekin egin zituen saioak. Berrehun bat kantu baditu idatziak. Gehienak euskaraz baina frantsesez ere bai zenbait. Hemen entzun dezakezuen bertso sortaren izena, Ama da. 1946an idatzi zizkion bertsoa hauek amari. Etxahun Irurik berak eta Battitta Arabarkok abestuta, bi ahotsetan. AMA.