Categories: Bederatzikoa

Ibon Ajuria, finalaurrekoetara

Balmasedan jokatu zen atzo Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2012ko bigarren kanporaketa. Ibon Ajuriak batu zituen puntu gehien, Klaret Antzokian izandako saioan. Hala, bertsolari gernikarra zuzenean pasatuko da finalaurrekoetara. Soinuarekin izandako arazoak gora behera, giro polita egon zen atzoko kanporaketan.

Horra, Balmasedako saioko puntuazioa:

Ibon Ajuria 431,5
Gorka Ostolaza 413
Eñaut Uruburu 354
Xabat Galletebeitia 349,5
Ander Salaberria 329
Itxaso Paia 319

Lehendabiziko kanporaketa Berriatuan jokatu zen, urriaren 4an. Iratxe Ibarrak eskuratu zuen finalaurrekoetara zuzenean pasatzeko txartela. Hauteskundeak direla eta, datorren asteburuan ez da kanporaketarik izango. Urriaren 27an Mungian eta urriaren 28an Sopelan izango dira hurrengo hitzorduak. Gogoratu, datozen saioetarako eta finalerako sarrerak salgai dituzuela Bertsosarrerak webgunean.

Aintzane Bolinaga

Recent Posts

Finalerako zortzikotea, erabakita

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalurrekoa jokatu zen atzo Gernikan. Bertan, Miren Amurizak lortu…

11 years ago

Hitzetik Hortzera, berriro, abian!

Martxan da, berriro, Hitzetik Hortzera programaren denboraldi berria. Jon Artano kazetariak aurkeztuta, Iruñako Bertsoaroa, Xilabako…

11 years ago

Finalerako azken pausoa

Final haundia gerturatzen ari da eta hori nabaria da; giroa berotzen ari da Bizkaiko Bertsolari…

11 years ago

Estiballes, finalera

Indartsu hasi dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak. Atzo, 500 bertsozale baino gehiago batu ziren Basauriko…

11 years ago

Iñaki Murua bertsolaria, ‘Bisitaria’ saioan

Iñaki Murua bertsolari handia gertuagotik ezagutzeko aukera izan genuen atzo, ETBko 'Bisitaria' saioan. Etxeko ateak…

11 years ago

Xilabako finaleko bertsoaldi onenenak

Hitza Jolas Euskadi Irratiko saioa ekarri dizuegu. Xilaba Bertsulari Xapelketa aletuta ekarri digu, asteon, Xabier…

11 years ago