Daily Archives: 8 October, 2012

Iratxe Ibarrak irabazi du lehen kanporaketa

Abian da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2012. Atzo eman zioten hasiera, Berriatuan jokatu zen lehendabiziko kanporaketarekin. Iratxe Ibarra izan zan nagusi. Hala, markinarra zuzenean sailkatuko da finalaurreetara eta gainontzekoek puntuazinoaren arabera izango dute aukera.

berriatua-3
Sei bertsolari aritu ziren nor baino nor, Leire Bilbao gai-jartzailearen aginduetara.

Berriatuako puntuazioa:

Iratxe Ibarra 450
Arrate Illaro 402
Imanol Uria 371.5
Xabier Enbeita 357.5
Jone Larrinaga 346
Inazio Vidal 340

Hurrengo kanporaketa Balmasedan jokatuko da, urriaren 16an. Ander Salaberria, Eñaut Uruburu, Gorka Ostolaza, Itsaso Paia, Ibon Ajuria eta Xabat Galletebeitia lehiatuko dira bertan. Gogoratu, kanporaketetarako zein finalerako sarrerak salgai daudela Bertsosarrerak weborrian.