Categories: Berriak

Xenpelar eta Chopin, eskutik helduta

“Bi arreba”. Andoni Egaña eta Xabier Lizasoren proiektu berria. Xenpelar eta Chopin. Bertsoa eta pianoa. Ikuskizuna.

Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso piano-joleak emanaldi berri bat abian jarriko dute. Bertsoa eta musika uztartuko dituen emanaldiak bi pertsonaia ezagunen bizitza islatuko du: Xenpelar eta Chopin. Musika eta bertsoa uztartuz, bi pertsonaia horien bizitza islatuko dute. Hauxe da istorioa: Chopinzalea da Xabier Lizaso piano-jolea. Xenpelar gustuko du Andoni Egaña bertsolariak. Chopinek eta Xenpelarrek badute elkarrekiko antzekotasunik. Garai beretsuan bizi izan ziren. Biak ziren, bakoitza bere arloan, artista handiak. Biak izan ziren berritzaile. Biak ziren katolikoak. Biak ziren Estadurik gabeko nazioetakoak. Biek bizi izan zituzten garai politiko gatazkatsuak. Biak hil ziren gazterik, biak gaisotasunez ondorioz, bata 34 urterekin eta bestea 39rekin. Eta heriotza orduan, biek izan zuten ondoan…arreba. Chopin eta Xenpelarrek ez zuten elkar ezagutu. Xabier Lizasok eta Andoni Egañak bai. Horregatik, bi mundu, bi obra, bi kultur-modu eta bi arreba ezagutu eta ezagutzera emateko ahalegina egin dute.

Lehen emanaldiak:
Azaroak 1: Bilboko Eliseos Antzokian
Azaroak 22: Andoain. Basteron
Abenduak 12: Bilboko Deustu auzoan
Abenduaren 15: Errenteri.Niessen kultugunean

Aintzane Bolinaga

Share
Published by
Aintzane Bolinaga

Recent Posts

Finalerako zortzikotea, erabakita

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalurrekoa jokatu zen atzo Gernikan. Bertan, Miren Amurizak lortu…

11 years ago

Hitzetik Hortzera, berriro, abian!

Martxan da, berriro, Hitzetik Hortzera programaren denboraldi berria. Jon Artano kazetariak aurkeztuta, Iruñako Bertsoaroa, Xilabako…

11 years ago

Finalerako azken pausoa

Final haundia gerturatzen ari da eta hori nabaria da; giroa berotzen ari da Bizkaiko Bertsolari…

11 years ago

Estiballes, finalera

Indartsu hasi dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak. Atzo, 500 bertsozale baino gehiago batu ziren Basauriko…

11 years ago

Iñaki Murua bertsolaria, ‘Bisitaria’ saioan

Iñaki Murua bertsolari handia gertuagotik ezagutzeko aukera izan genuen atzo, ETBko 'Bisitaria' saioan. Etxeko ateak…

11 years ago

Xilabako finaleko bertsoaldi onenenak

Hitza Jolas Euskadi Irratiko saioa ekarri dizuegu. Xilaba Bertsulari Xapelketa aletuta ekarri digu, asteon, Xabier…

11 years ago