Categories: Berriak

Bertsolaritzaren transmisioaz arituko dira EHUko Udako Ikastaroetan

“Hiztunetik hiztunera, euskararen bizipenek ezarritako bidetik” mintegia eskainiko da, EHUko Udako Ikastaroetan, ekainaren 27, 28 eta 29an Donostian. Jone Miren Hernandez Garcia antropologoak zuzenduko du ikastaroa. Hiru egunetan hainbat aditu batuko dira eta ondorengo gaiak jorratuko dituzte: iragana (hizkuntzaren memoria), hizkuntzen eta identitateen egungo bidegurutzeak eta etorkizuna (gazteak).

Euskarak azken 40 urteotan, bere bidea egin du, baina hiztunak? Zer dakigu tarte horretan bizitakoaz? Zer dakigu garatutako emozio, sentipen, edota oroimenei buruz? Zer esanahi du egunetik egunera ukipen egoera horretan murgiltzeak? … Galdera horiei guztiei erantzuna ematen saiatuko dira, besteak beste, Xabier Gantzarain idazlea, Idoia Etxeberria eta Juan Martin Elexpuru ahotsa.com-eko kideak, Paula Kasares irakaslea, Maider Elkoro Topaguneako kidea eta Jon Maia eta Ixiar Eizagirre bertsolariak.

Mintegiari buruzko informazioa guztia, EHUko webgune honetan aurkituko duzue.

Aintzane Bolinaga

Share
Published by
Aintzane Bolinaga

Recent Posts

Finalerako zortzikotea, erabakita

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalurrekoa jokatu zen atzo Gernikan. Bertan, Miren Amurizak lortu…

11 years ago

Hitzetik Hortzera, berriro, abian!

Martxan da, berriro, Hitzetik Hortzera programaren denboraldi berria. Jon Artano kazetariak aurkeztuta, Iruñako Bertsoaroa, Xilabako…

11 years ago

Finalerako azken pausoa

Final haundia gerturatzen ari da eta hori nabaria da; giroa berotzen ari da Bizkaiko Bertsolari…

11 years ago

Estiballes, finalera

Indartsu hasi dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak. Atzo, 500 bertsozale baino gehiago batu ziren Basauriko…

11 years ago

Iñaki Murua bertsolaria, ‘Bisitaria’ saioan

Iñaki Murua bertsolari handia gertuagotik ezagutzeko aukera izan genuen atzo, ETBko 'Bisitaria' saioan. Etxeko ateak…

12 years ago

Xilabako finaleko bertsoaldi onenenak

Hitza Jolas Euskadi Irratiko saioa ekarri dizuegu. Xilaba Bertsulari Xapelketa aletuta ekarri digu, asteon, Xabier…

12 years ago