G-Puntuko bertsoaldirik onenak

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2011, badoa aurrera. Larunbateko Hitza Jolas saioak Lasarteko bertsoaldirik onenak eta Uxue Alberdiri egindako elkarrizketa eskainiko ditu. Lasarten, Uxue Alberdi lehen postuan eta segidan Andoni Otamendi, Ainhoa Agirreazaldegi, Iñaki Apalategi, Amaia Iturriotz eta Oihana Iguaran sailkatu ziren. Zortziko txikiko ariketan Alberdi eta Otamendirena izan zen bertsoaldirik puntuatuena. Entzun, ondoko saioa: “Amaren lotsa gorria eta semearen kamiseta gorria”.

Igandeko Hitza Jolas saioak, berriz, Iruneko bertsoaldirik onenak eskainiko ditu. Alaia Martin sailkatu zen lehen postuan, segidan Iñaki Zelaia, Haritz Casabal, Urko Egaña, Manex Agirre eta Asier Sasieta sailkatu ziren. Lehen hiru sailkatuek lortu dute hurrengo fasean abesteko txartela. Zortziko txikiko ariketan Alaia Martin eta Urko Egañarena izan zen bertsoaldirik puntuatuena. Entzun: “Alaba erre eta erre, eta aita haserre!”

Gpuntuko Final-zortzirenak amaituta 24 bertsolari sailkatu dira final-laurdenetara: Nerea Elustondo, Alaia Martin, Uxue Alberdi, Iñigo Mantzizidor “Mantxi”, Iñaki Gurrutxaga, Iñigo Izagirre, Jokin Uranga, Agin Rezola, Andoni Otamendi, Amaia Agirre, Beñat Lizaso, Ainhoa Agirreazaldegi, Iñaki Apalategi, Iñaki Zelaia, Ander Lizarralde, Nahikari Gabilondo, Felix Zubia, Ane Labaka, Iban Urdangarin, Unai Gaztelumendi, Haritz Casabal, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”, Oier Aizpurua eta Unai Muñoa. Hauekin batera, 2007ko txapelketako 6 finalista arituko dira final-laurdenetan: Jexux Mari Irazu, Unai Agirre, Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi, Jon Martin eta Iker Zubeldia.

Urriaren 22an hasiko dira Gpuntuaren final-laurdenak, Oñatin. Bost saio izango dira fase berrian: Oñatin, Villabonan, Hondarribin, Idiazabalen eta Azpeitian.

Aintzane Bolinaga

Recent Posts

Finalerako zortzikotea, erabakita

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalurrekoa jokatu zen atzo Gernikan. Bertan, Miren Amurizak lortu…

11 years ago

Hitzetik Hortzera, berriro, abian!

Martxan da, berriro, Hitzetik Hortzera programaren denboraldi berria. Jon Artano kazetariak aurkeztuta, Iruñako Bertsoaroa, Xilabako…

11 years ago

Finalerako azken pausoa

Final haundia gerturatzen ari da eta hori nabaria da; giroa berotzen ari da Bizkaiko Bertsolari…

11 years ago

Estiballes, finalera

Indartsu hasi dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak. Atzo, 500 bertsozale baino gehiago batu ziren Basauriko…

11 years ago

Iñaki Murua bertsolaria, ‘Bisitaria’ saioan

Iñaki Murua bertsolari handia gertuagotik ezagutzeko aukera izan genuen atzo, ETBko 'Bisitaria' saioan. Etxeko ateak…

11 years ago

Xilabako finaleko bertsoaldi onenenak

Hitza Jolas Euskadi Irratiko saioa ekarri dizuegu. Xilaba Bertsulari Xapelketa aletuta ekarri digu, asteon, Xabier…

11 years ago