Categories: Txapelketak

Indartsu itzuli da G-Puntua!

Udako oporren ostean, martxan da, berriro, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Espero bezala, indartsu ekin dio G-Puntuak; bertsolariak gogotsu eta zaleak, zer esanik ez. Final zortzirenetako lehen saioa Andoainen jokatu zen larunbat arratsaldean, Bastero kulturgunean. 250 lagun inguru bildu ziren saioa entzutera. Oholtza, gainean, sei bertsolari; Manu Goiogana, Ane Labaka, Amaia Agirre, Ander Lizarralde, Mantxi eta Iñigo Izagirre. Mantxi bertsolari zarauztarrak lortu zuen puntu gehien. Ikusi puntuazioa G-Puntua weborrian.

Igandean, berriz, G-Puntuak Azkoitian zuen zita. Baztartxo Antzokia, leporaino bete zen, Asier Azpiroz, Ibai Esoain, Gorka Maiz, Gorka Azkarate, Xabier Sukia eta Arkaitz Oiartzabal entzutera. Saio honetan puntu gehien Xamoak bereganatu zituen.

Hurrengo Geltokiak: Eibar, larunbatean, eta Lazkao, igandean.

Aintzane Bolinaga

Recent Posts

Finalerako zortzikotea, erabakita

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalurrekoa jokatu zen atzo Gernikan. Bertan, Miren Amurizak lortu…

11 years ago

Hitzetik Hortzera, berriro, abian!

Martxan da, berriro, Hitzetik Hortzera programaren denboraldi berria. Jon Artano kazetariak aurkeztuta, Iruñako Bertsoaroa, Xilabako…

11 years ago

Finalerako azken pausoa

Final haundia gerturatzen ari da eta hori nabaria da; giroa berotzen ari da Bizkaiko Bertsolari…

11 years ago

Estiballes, finalera

Indartsu hasi dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak. Atzo, 500 bertsozale baino gehiago batu ziren Basauriko…

11 years ago

Iñaki Murua bertsolaria, ‘Bisitaria’ saioan

Iñaki Murua bertsolari handia gertuagotik ezagutzeko aukera izan genuen atzo, ETBko 'Bisitaria' saioan. Etxeko ateak…

11 years ago

Xilabako finaleko bertsoaldi onenenak

Hitza Jolas Euskadi Irratiko saioa ekarri dizuegu. Xilaba Bertsulari Xapelketa aletuta ekarri digu, asteon, Xabier…

11 years ago