Categories: Hitza Jolas

Gpuntua aletuta, Hitza Jolasen

Igandeko Hitza Jolas saioan bertsolaritzaren datu base berriari buruzko informazioa eman zuten. Bertsoaren itsasoan nabigatzeko erreminta berria da hau eta Nere Erkiagari, Xenpelar Dokumentazio Zentroko kideari elkarrizketa egin zion Sukiak. Tartean, bertso gehiago ere bai; Loidisaletxeren gustuko menua, Kepa Matxainen bederatzikoa, Amezketako Gpuntua, Lizaso eta Lazkanoren San Antonio bezperako puntukako saioa eta bukatzeko Hertzainak taldearen Esaiok abestia.

Larunbateko Hitza Jolas saioan Gpuntuari heldu zioten, beste behin. Zumarraga-Urretxu eta Gabiriako saioetako bertsorik onenak entzun ziren. Tartean, lehen fasearen gaineko informazioa. Hurrengo fasera pasatako 32 bertsolarien izenak zerrendatu zituen Sukiak. Unai Gaztelumendiren bederatzikoa eta Lasarteko Zabaleta auzoko bertso jaialdiko onena ere entzun genituen. Entzun saio osoa:

blogs eitb

Recent Posts

Finalerako zortzikotea, erabakita

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalurrekoa jokatu zen atzo Gernikan. Bertan, Miren Amurizak lortu…

11 years ago

Hitzetik Hortzera, berriro, abian!

Martxan da, berriro, Hitzetik Hortzera programaren denboraldi berria. Jon Artano kazetariak aurkeztuta, Iruñako Bertsoaroa, Xilabako…

11 years ago

Finalerako azken pausoa

Final haundia gerturatzen ari da eta hori nabaria da; giroa berotzen ari da Bizkaiko Bertsolari…

11 years ago

Estiballes, finalera

Indartsu hasi dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak. Atzo, 500 bertsozale baino gehiago batu ziren Basauriko…

11 years ago

Iñaki Murua bertsolaria, ‘Bisitaria’ saioan

Iñaki Murua bertsolari handia gertuagotik ezagutzeko aukera izan genuen atzo, ETBko 'Bisitaria' saioan. Etxeko ateak…

11 years ago

Xilabako finaleko bertsoaldi onenenak

Hitza Jolas Euskadi Irratiko saioa ekarri dizuegu. Xilaba Bertsulari Xapelketa aletuta ekarri digu, asteon, Xabier…

11 years ago