Hernandorena Saria, Gpuntua eta beste hainbat kontu

Igandeko Hitza Jolas saioan Gpuntuaren informazioa, Asier Azpirozen bederatzikoa eta Maindi Murua Hernandorena sariko irabazlearen hitzak eta bertsoak entzun genituen. Kanpezuko bertsoak ere bai, Arabako finalisten errebantxa jokatu zen bertan. Bertsolariak: Manex Agirre, Ander Solozabal, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre, Zigor Enbeita eta Asier Otamendi. Buruz burukoa, Iñaki Viñaspre eta Asier Otamendik jokatu zuten segidilla batekin. Publikoaren txaloek erabaki behar zuten txapelduna baina, Viñaspre eta Otamendiren artean erabaki ezinda, azkenean bakoitzari txapel bana jarri zieten eta arazoa konponduta! Oroitzapenen Kajoian, 1965eko bertsoak entzun genituen. Elgoibarren, feria eguna zen eta Odeon antzokian bertso jaialdia egin zuten. Bertsolariak: Imanol Lazkano, Jose Migel Iztueta “Lazkaotxiki”, Iñaki Eizmendi “Basarri” eta Txomin Garmendia. Sakabi eta Egañazpi trikitilariak ere ez ziren. Aurkezlea, Prudentzio Egiguren “Artañola”. Entzun hemen saio osoa.

Larunbateko Hitza Jolas saioan, berriz, Zizurkileko bertsoak, Ander Solozabalen bederatzikoa, Etxahun Irurikoaren berri, Gpuntua-ren informazioa eta oroitzapenen kajoian, 88an Lazkano atzekoei kantari, 93an Amuriza eta Sarasua bederatziko txikian eta baita 67ko Hernaniko bertsoak ere. Hori guztia, Hitza Jolasen. Entzun hemen.

blogs eitb

Recent Posts

Finalerako zortzikotea, erabakita

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalurrekoa jokatu zen atzo Gernikan. Bertan, Miren Amurizak lortu…

11 years ago

Hitzetik Hortzera, berriro, abian!

Martxan da, berriro, Hitzetik Hortzera programaren denboraldi berria. Jon Artano kazetariak aurkeztuta, Iruñako Bertsoaroa, Xilabako…

11 years ago

Finalerako azken pausoa

Final haundia gerturatzen ari da eta hori nabaria da; giroa berotzen ari da Bizkaiko Bertsolari…

11 years ago

Estiballes, finalera

Indartsu hasi dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak. Atzo, 500 bertsozale baino gehiago batu ziren Basauriko…

11 years ago

Iñaki Murua bertsolaria, ‘Bisitaria’ saioan

Iñaki Murua bertsolari handia gertuagotik ezagutzeko aukera izan genuen atzo, ETBko 'Bisitaria' saioan. Etxeko ateak…

11 years ago

Xilabako finaleko bertsoaldi onenenak

Hitza Jolas Euskadi Irratiko saioa ekarri dizuegu. Xilaba Bertsulari Xapelketa aletuta ekarri digu, asteon, Xabier…

11 years ago