Daily Archives: 3 May, 2011

Ezagutzen al duzu bertso hau?

Ea asmatzen duzun norena den bertso hau. 1978an, apirilaren hogeitamarrean Ahetzen kantatutakoa da. Gure bertsolari batek kantatua da.

     “Ez eduki, ez, ni beti pozik
     egoten naizen usterik.
    Ez baidadukat andregairikan
     ez baidadukat emazterik.
     Hamaika aldiz egon izan naiz
     barrua penaz beterik.
     Baina nik poza kantatutzen det
     tristura bertan gorderik”

Hitza Jolas, bertsoz gainezka

ane_labaka
Larunbateko Hitza Jolas saioan Osinalde sariketako finaleko bertsorik onenak entzun ziren. Ane Labakak irabazi du aurten sariketa. Donostiako Antzoki Zaharrean, berriz, Uxue Alberdi bere haurdunaldiari buruz eta Jon Maia atzekoekin beldurrezko pelikulak egiten. Oroitzapenen Kajoian, 1978ko bertsoak, Ahetzen Mattini omenaldia egin ziotenekoa. Gaizka Urtaranen Bederatzikoa ere entzun dute.

hitzajolas

Igandeko Hitza Jolas saioa ere edukiz josita iritsi zen. Hasteko, Langilearen Eguneko bertsoak. Mendexako bertsoak ere bai: Markok bere ama aurkitu zuenekoa, besteak beste. Xabier Ricoren Bederatzikoa, Donostiako antzoki zaharreko bertsoak eta Oroitzapenen Kajoian, 1963ko bertsoak: Uztapide eta Basarri Ordizian.