Bigarren aldiz jarraian, Julio Soto gorritiarrak jantzi du Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapel preziatua. Dena dela, askok diote bi txapeldun utzi dituela aurtengo finalak: Soto eta Silveira. Biak heldu ziren buruz burukora, eta sekulako erakustaldia egin zuten. Lau puntu eskaseko aldea atera zion Sotok lesakarrari. Indartsu bueltatu da plazetara Silveira eta aurtengo txapelketan argi erakutsi nahi izan du hori. Eta lortu du. Horra, Labriteko saioaren laburpena, eitb.com-etik hartuta.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalurrekoa jokatu zen atzo Gernikan. Bertan, Miren Amurizak lortu…
Martxan da, berriro, Hitzetik Hortzera programaren denboraldi berria. Jon Artano kazetariak aurkeztuta, Iruñako Bertsoaroa, Xilabako…
Final haundia gerturatzen ari da eta hori nabaria da; giroa berotzen ari da Bizkaiko Bertsolari…
Indartsu hasi dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak. Atzo, 500 bertsozale baino gehiago batu ziren Basauriko…
Iñaki Murua bertsolari handia gertuagotik ezagutzeko aukera izan genuen atzo, ETBko 'Bisitaria' saioan. Etxeko ateak…
Hitza Jolas Euskadi Irratiko saioa ekarri dizuegu. Xilaba Bertsulari Xapelketa aletuta ekarri digu, asteon, Xabier…