Hemen da Bermeoko Bizikletaren Eguna!

Astebururako planak antolatzen ari al zarete? Bada, gogoan izan igandean egun berezia ospatuko dugula Bermeon, V.Bizikleta Eguna ospatuko baitugu eta blog honetan kontatuko dizuegu zer prestatu duten.
10:30ean ekingo diogu egitarauari, Lameran prestatu den ginkanarekin. Lehen Hezkuntzako lehen mailatik DBH4ra bitarteko ikasleek parte hartu ahal izango dute. Animatuko al zarete?
Ondoren, eguerdian, 12:30ean, Lameran bertan bizikleta-ibilbideari hasiera emango zaio, Zazpi kilometroko txango honetan adin guztietako herritarrek parte hartu ahal izango dute.
Hori bai! Kontuan izan bi ekintzetan parte hartzeko ezinbestekoa dela kaskoa eramatea. Horrez gain, parte hartu ahal izateko, izena eman behar da euro baten truke egunean bertan Lameran, kiosko inguruan egongo den gunean.
Badakizue, beraz, iganderako plana hortxe duzue! Informazio gehiago jaso nahi dutenek Bermeoko Araneko kiroldegiko bulegoan edo Bermeoko web gunean eskuratu ahal izango dute.