Badator Bermeoko Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa

Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa zapatuan, martxoak 19, izango da Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan. Zinea gustuko dutenek ziklo honekin gozatzeko aukera izango dute goizeko 11:30etik 13:00etara.
Arrain Azoka Elkarteak eta Actividades Subacuáticas Real Sociedad de Fútbol elkarteak antolatzen duten zinema ziklo honek itsaspeko zinemaren kalitatezko filmak eskaintzen ditu zinema hau herritarren eskura jarriz. Sarrera dohainik da. Hona hemen, egitaraua:
Takeaway Films-en ‘Ruta Molucas’ (25’ euskera)
Daniel Rodríguez-en ‘El mar de la vida’ (52’ euskera)
Rafa Herreroren ‘Liquid Mirror’ (3’ musika)
David Sánchezen ‘Motivos para bucear en el Cantábrico’ (6’ musika)
Gogoratu, ondoren, mahai-inguruan antolatuko direla proiekzioak aztertzeko.
Primeran pasa!!