Arrantzaleen Museoak agertoki berria du

Bermeoko Musika Eskolak agertoki berri bat estreinatuko du, Arrantzaleen Museoa. Hori dela eta, Musika Eskolako taldeek kontzertuak eskainiko dituzte apirilaren 29an eta 30ean. 19:00etan hasiko dira emanaldiak, eta sarrera doan da.
Lehen kontzertuan, apirilaren 29an, ‘Sokak Airean’ emanaldia eskainiko dute. Bermeo, Arratia eta Zornotzako Musika Eskolako biolin eta biolontxelo ikasleek parte hartuko dute. Bermeoko Musika Eskolak azaldu duenez, elkarlanean burututako proiektuari ekingo diote Bermeon.
Apirilaren 30ean, ‘Kantak Airean’ kontzertuaren txanda izango da, Musika Eskolako koro txikiaren eta kamara koroaren eskutik.
Bestalde, barikuan, Erroxape abesbatza Santurtzira joango da. Kontzertua Maitia abesbatzarekin batera emango du Mamariga aretoan, 19:30ean. Elkartruke bat izango da, santurtziarrak Gabonetan etorriko baitira Bermeora.