Altzari zaharrak biltzeko telefono berria dauka Udalak
Bermeoko Udalak eskaintzen duen etxeko altzari zaharren bilketa zerbitzuak telefono berria eta esklusiboa du bermeotarrentzat: 94 612 11 77 eta honen berri eta zerbitzuari buruz informatzeko gaur eta bihar Kooperak eskuorri bat banatuko ditu. Hauxe da eskuorri hori:
Eskuorri honetan etxeko bolumen handiko bilketa zerbitzuaren telefono esklusiboaz informatzeaz gain, herritarrei altzari batze zerbitzuari buruzko oinarrizko informazioa gogorazten zaie.
Altzari zaharrak batzeko eguna: eguaztena
Horrela, altzari zaharrak batzeko eguna eguaztena dela aipatzen da eta altzariok martitzen gauean utzi behar direla kolar aurrean edota sastar batze puntu gertuenean. Horrez gain, aurretiaz abisatzea derrigorrezkoa dela esaten du eta bermeotarrak abisuak emateko dugun telefono esklusiboa gogoratzen du, 94 612 11 77.
Abisuak zuzenean emateko ordutegia ere adierazten du, alegia, neguan 7:30etik 16:30era eta udan 7:30etik 15:30era.
“Kanpaina hau Bermeo Garbi-garbi kanpainagaz bat dator eta bere azken helburua da hondakinak gero eta gehiago birziklatzeaz gain, gure herria garbi eta politxo mantentzea”, esan du Udalak.