Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako aldarria, Bermeon
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, azaroaren 25ean, hain zuzen ere, Bermeoko herritarrak, beste behin, kalera aterako gara. Horrela, Bermeoko Udalak kontzetrazioa deitu du Goiko Plazan eguerdiko 12:00etan. Baina bestelako ekitaldiak ere izango dira. Honen guztiaren berri emango dizuegu ondorengo lerroetan.
Kontzentrazioa hasi aurretik Idurre Bidegurenek, Bermeoko alkateak, adierazpen instituzionala irakurriko du eta eskola ezberdinek parte hartuko dute ikastetxe bakoitzean landutako ekintzekin. Horrez gain, ehunka globo lila askatuko dira. Ekimen honekin Bermeoko Udalak emakumearen aurkako indarkeriaren gaitzespena eta horrekin bukatzeko duen konpromisoa agertu nahi du.
Ildo berean, ‘Sarea josiz indarkeriari aurre’ leloarekin, Sareginek, Bermeoko feministen sariek, azaroaren 22an, zapatuan, eguerdiko 13:00etan, Lameran, harrizko bankuaren parean, ekintza ikusgarria egingo dute, Sareginen sarekadie, hain zuzen be. Azaroaren 25ean, martitzenean, ere kontzentrazioa deitu du arratsaldean, 19:30ean, toki berdinean.
Bestalde, azaroaren 27an, eguenean, Erroxape Emakumeen Elkarteak antolatutako zine zikloaren lehenengo filma proiektatuko da ‘Mariposas en el Hierro’ dokumentala, hain zuzen ere. Izaskun Guarrotxenak dokumentalaren protagonistak eta genero indarkeriaren kontrako adituak aurkeztuko du film hau Nestor Basterretxea aretoan arratsaldeko 19:00etan.
Bermeoko Udalak, Sareginek eta Erroxape Elkarteak herritarrei dei egin die Emakumeen aurkako Biolentziaren kontrako Nazioarteko eguna dela eta antolatutako ekintza guzti hauetan parte hartzera.