Bermeoko azokako aparkalekuak ordainpekoak, urriaren 1etik aurrera
Informazio oso garrantzitsua dugu zuentzako. Bihartik aurrera, urriak 1, Bermeoko azokako aparkalekuak ordainpekoak izango dira. Izan ere, Bermeoko Udalak aparkaleku horiek egokitu zituen inguruko eta batez ere, azokako merkataritza bultzatzeko helburuarekin eta kontuan hartuta, mugikortasun planak adierazten duenez, inguru horretan aparkaleku plazak eskasak zirela.
Joan den abenduan ireki ziren azokako txandakako aparkalekuak eta orain arte aparkalekuak dohainekoak izan dira herritarrei parking hau ezagutzera emateko.
Azokako bezeroek deskontuak izango dituzte, izan ere, aparkaleku hauekin azokako bezeroei erosketak egiteko erraztasunak eman nahi zaizkie. Horrela, erosketak egiterakoan, parkingeko tiketa erakusten duten bezeroek ordu erdi dohainik izango dute.
Prezioak eta ordutegia
Prezioei dagokienez, lehenengo ordu erdira arte 0,50 euro izango da eta lehenengo ordura arte euro bat. Bermeoko azokako aparkalekuak irekita daude astelehenetik barikura 8:00etatik 19:45era eta zapatuetan 8:00etatik 15:00era.