3, 2, 1… Hemen Bermeoko Madalen jaien egitaraua!
Hasi da atzerako kontaketa. Datorren uztailaren 21etik 22ra Bermeoko Madalen jaiak ospatuko ditugu, eta beste behin, tradizioa eta festa batuko dira bi egunotan Bermeon. Gainera, festa uztailaren 19an hasiko da, izan ere, larunbatean, Talan Taelladie (paella txapelketa) egingo da. Eta nola ez, uztailaren 22an, Bermeoko Udalak, antzinatik egin ohi duenez, Izaro uhartearen ipar-ekialderantz dauden mugak adieraziko ditu. Horretarako, betiko moduan, alkateak teila botako du honakoa esanez: ‘Honaino heltzen dira Bermeoko ituginak‘. Egun hauetarako zer antolatu duten ikusi nahi? Hemen 2014ko Bermeoko Madalen jaien egitaraua:
Uztailak 19, larunbata
Taelladie -Talako paella txapelketa-
- 11:30etatik 13:30etara: Paelladien parte hartzeko izen ematea
- 12:30ean: Umeen jolasak
- 16:30etik aurrera: ume eta gazteen jokoak eta sari banaketa egingo da.
- Egun guztian zehar musika eta giro paregabea egongo dira.
Uztailak 21, astelehena: Madalen bizpera
- 10:00etan: txupinazoa eta gosaria.
- 11:00etan: umeentzako jokoak.
- 18:30ean: berriro txupinazoa, argazkien erakusketa eta luntxa
- 19:00etan: agintariei ongi etorria eta alkatearen aurkezpena egingo dira.
- 19:30ean: Iñaki Basaberen bilbainadak eta habanerak entzungai
- 20:30ean: Asturiaseko ‘Alienda’ folk taldearen emanaldia.
- 22:00etan: Bermeoko rock taldeen kontzertua Baztarren.
- GAINERA!! Haitz Nagusije Auzo Elkarteak antolatutako VIII. Madalen bezperako bazkaria izango da Bermeoko Kafe Antzokian. Parte hartu nahi dutenentzat izena ematea Lezamiz botikan izango da. Bermeotarrak fanfarreak herriko kaleak alaituko ditu arratsaldeko 19:30etatik aurrera.
Uztailak 22, asteartea: Madalen Eguna
- Goizean kalejira egongo da Kankinkabara txistu taldearekin.
- 10:45etan: Udalbatza kontzejupean batuko da, Santa Eufemia elizara
- 11:00etako herri-mezara joateko. Meza ostean, txistulariak lagunduta, udalbatzak itsasontzietaraino ibilaldia egingo du portutik.
- 12:00etan ITSAS JAIA HASIKO DA. Ontziratze eta lehorreratzea izotz fabrikaren parean izango da. Ondoren, Bermeoko Udalak, Bermeoko eta ikurrinaren jasoera egingo du Izaro uhartean eta alkateak, ohikoa den legez, teilaren jaurtiketa egingo du Bermeoren mugak berretsiz. Aurtengo teila berezia izango da, izan ere, Txuspo Poyo artistak diseinatutako teila bat da Bermeoko herriari egun horretan itsasora jaurtitzeko dohaintzan eman diona.
- 14:00ak inguruan: Elantxobera helduko da eta ohorezko aurreskua egingo zaio Bermeoko alkateari, herriko plazan, Alkartasuna dantza taldearen eskutik.
- 18:00etan Elantxobetik irtengo da, Mundakara joateko eta arratsaldeko
- 19:30ean inguru helduko dira Bermeora. Portutik Udalbatza Goiko Plazaraino abiatuko da Bermeotarrak fanfarrearekin. Bermeoko bandera eta ikurriña altxatu eta gero, aurreskuak egingo dira eta, ondoren, beherakada Lameraraino.
- 19:00etatik aurrera Portuan, Portuko Sorgiñe elkarteak antolatuta, musikarekin disfrutatzeko aukera egongo da.
ONDO PASA JAIAK!!!! 🙂