Dendarik Denda: kalitatea eta prezio erakargarriak Bermeon!
Egun bizi dugun egoera kontuan izanik, diru apur bat aurrezteko eta herriko merkataritzari bultzadatxo bat emateko, Berton Bermeoko empresa txiki eta ertainen elkarteak urtero antolatzen duen Dendarik Denda azoka antolatu du datorren martxoaren 14rako eta 15erako Bermeoko Lamera parkean. Zer topatuko dugu bertan? Zein ordutegi izango du azokak? Galdera horien eta beste batzuren erantzunak, ondorengo lerroetan topatuko dituzu. 🙂
Guztira herriko 18 saltokik hartuko dute parte Dendarik Denda azokan, eta kalitatezko produktuak prezio erakargarrietan eskainiko dira. Dendarik Denda azokarekin herriko dendak herritarrengana hurbiltzen dira eta, horrez gain, horietan kalitatezko produktuak prezio erakargarrietan erosi ahal dira.
Dendarik denda 2014: egunak, ordutegia eta produktuak
Dendarik Denda azoka barikuan, martxoak 14, eta zapatuan, martxoak 15, egingo da, eta, goizeko 10:30etatik 15:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik.
Esan bezala, 18 saltokik parte hartuko dute Dendarik Denda azokan, eta, mota askotako produktuak izango dira eskuragarri; ume, gazte, gizon eta emakumezkoentzako moda, osagarriak, lentzeria, edertasun produktuak, dekorazioa, artea, altzariak… Denetarik topatuko dugu!! 🙂
Guk ez dugu hutsik egingo, eta, zuk? Ez galdu aukera! Bultza dezagun herriko merkataritza eta aurreztu xoxak!! 🙂