Demiku auzoko jaiak 2014: egitaraua eta xehetasunak
Asteburu honetan ere badugu zer gozatua Bermeon. Bermeoko Demiku auzoko jaiak ospatuko ditugu ondorengo egunetan, eta adin guztietako pertsonei zuzenduriko ekitaldiak ez dira faltako otsailaren 1ean, larunbata, hasita. Hemen duzue 2014ko Bermeoko Demiku jaietako egitaraua oso osorik:
Otsailak 1, ZAPATUA
- 20:30ean: MUS TXAPELKETA
Otsailak 2, DOMEKA, Kandelaria Eguna
- 8:00etan: TXUPINAZOA
- 11:30ean: ETXEKO TXIKIENENTZAKO JOLASAK
- 13:00etan: MEZA NAGUSIA eta, ondoren, mokadu bat jateko aukera
Otsailak 9, DOMEKA, DEMIKUKO VII. MENDI MARTXA
Goizeko 8:30ean ibilbide luzearen (25 km.) hasiera izango da eta 10:00etan, laburrarena (12 km). Mendi martxan parte hartzeko, www.demikumartxa.blogspot.com webgunean eman beharko duzue izena.
ONDO PASA DEMIKUKO JAIETAN!!! 🙂