Olerki lehiaketa egingo dugu Bermeon Euskararen Egunerako
Euskararen Eguna ate joka dugu, eta aurten lehenengoz egun hori aitzakiatzat hartuta, “Erdu olerki” lehiaketa antolatu du Bermeoko Erdu Txo Asanbladiek. Helburua, euskaraz kritikoki idazteko ohitura sustatzea da, eta ekimen interesgarria iruditu zaigunez, Bermeoko blog honetan lehiaketaren nondik norakoak bildu ditugu. 🙂
Zeintzuk dira “Erdu olerki” lehiaketan parte hartzeko oinarriak?
Oso erraza da. Etxeko gaztetxoenei eta helduei zuzenduta dago, eta lehiaketan parte hartzeko olerkia euskaraz idatzita egon behar du. Gaia askea da, eta hizkuntzaren kalitatea eta edertasuna baloratuko dutela esan dute antolatzaileek.
Olerki laburrak izan beharko dira, gehienez orrialde batekoak eta paragrafo kopurua, neurriak eta errimak libreak dira. Adi! Nahi izatera, hiru olerki aurkeztu daitezke gehienez eta banatuta aurkeztu beharko dira. 🙂
Olerkiak, azaroaren 30era arte aurkeztu ahalko dira, e-postaz erduolerkilehiaketa@gmail.com helbide elektronikora mezua vidalita edo Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean aurkeztuta.
Nork har dezake parte lehiekatan?
Esan bezala, adin guztietako pertsonei dago zuzendua. “Erdu olerki” lehiaketan bi modalitate egongo dira: A, 15 urtetik beherakoei zuzendutakoa eta B, 16 urtetik gorakoei zuzendua.
Modalitate bakoitzeko bi sari egongo dira eta sari banaketa abenduaren 14ean, zapatua, egingo da, Lameran.
Erdu Txo!-ko kideek, adin guztietako pertsonak animatu nahi dituzte lehiaketa honetan parte hartzera. Beraz, animatu eta jarri zuen sormena martxan. GORA BERMEO! GORA EUSKARA! 🙂