Gimnasia erritmikoko Euskadiko Txapelketa, igandean, Bermeon
Bermeon aspertzeko betarik, behintzat, ez dugu. Iragan asteburuan Bermistorian 2013 izan bagenuen, oraingoan, dantza izango dugu protagonista, izan ere, domeka honetan, urriak 27, gimnasia erritmikoko taldekako Euskadiko txapelketaz gozatu ahal izango dugu, goizeko 11:00etan hasita, Bermeoko Araneko Udal kiroldegian.
Guztira hamar taldek hartuko dute parte, tartean, Bermeoko taldea. Horregatik dei egiten dizuegu etxekoak animatzera etortzeko! 🙂 Talde bakoitzak kategoria ezberdinetan parte hartuko du eta jakinarazi dutenez, guztira, 34 saio izango dira ikusgai gimnasia erritmikoko taldekako Euskadiko txapelketan.
Hauek izango dira txapelketan parte hartuko duten taldeak: Xixili, Sakoneta, Santutxu, Ipurua, Beti ritmika, Oskitxo, Ritmika Vitoria, Donosti, Izar lekuk eta Tolosak.
Antolatzaileek esandakoaren arabera, “maila handiko kirol ikuskizun polita izango da domekan Araneko udal kiroldegian”, beraz, ez hutsik egin! 🙂