Egitarau dotorea, Bermeoko Arrain Azokarako
Beste behin, hemen da Bermeoko Arrain Azoka 2013. Aurtengoa, XIX. edizioa izango da, eta egitaraua begiratzea besterik ez dago sekula baino ekimen eta erakustoki gehiago antolatu direla ikusteko. “Sasoian sasoiko produktuak” izenburupean, maiatzaren 24tik 26ra egingo da azoka eta aurten, Bermeoko kontserba enpresek, apirilaren 11n Bermeoko sutean kaltetutakoei bere laguntza eskaini nahi die. Horretarako, Arrain Azokan kontserbaz osatutako sorta solidarioak salduko dituzte. Baina goazen Bermeoko Arrain Azokaren egitarauari begirada bat ematera!!!:-)

XIX. Arrain Azoka Bermeon. Argazkia: Bermeoko Udala
Bermeoko Arrain azoka 2013: egitaraua
MAIATZAK 24. OSTIRALA
11:30: Hitzaldia Nestor Basterretxea Aretoan AZTIren eskutik.
12:30: Hegaluze Saria Nestor Basterretxea Aretoan. Sari hau Arrain Azoka Elkarteak ematen du eta Itsuki Irratiak koorditzan du. Sari honekin persona, erakunde, elkarte zein entitateren bat saritzen da, Bermeoko herriaren izena zabaldu edo prestigiatu duena edo herriaren alde lan egin duenari edozein arlotan.
13:00: Arrain Azokari harrera, aurreskua eta hasiera ofiziala Lameran.
19:00: José Maria Ferarios-en Liburuare aurkezpena (AZTI-Tecnalia. Arrantza eta Itsas Teknologia Saileko Teknikaria)
21:00: Alkartasuna Dantza Taldea Portuzarrean.
22:00: ‘Galerna, ekaitz ezezaguna’ dokumentala Nestor Basterretxea Aretoan. Sarrera 5 €.
MAIATZAK 25,. LARUNBATA
11:30: Argazki Rallyaren hasiera Gune Didaktikoan Begi Handiren
eskutik.12:00: Danborrada Lamera, Gaztelu eta Portuzarretik Bermeotarrak
Fanfarrearekin. Hurre-Hurre eta Adiskide txokoek antolatuta
Bostale elkartearen babesarekin (Bermeoko Ostalarien
elkartea).12:00:‘Latie emongotsut’. Bermeoko kontserben inkesta-jolasa: dastatu, hiru berba esan kamara aurrean, eta kontserba lata bat oparituko zaizu, txosna inguruan.
Dinamizatzailea: delicatessenbermeo.com.12:00: Txistulariak Lameratik eta Portuzarretik.
12:30: Musika Eskolako trikitilariak eta pandero-joleak, txistulariak,
haize taldea eta korua Lameran eta Portuzarrean.13:00: Pintxo Lehiaketaren sari banaketa Kioskoan (pintxoak ikusgai
Gune Didaktikoan).19:30: ‘Galerna, ekaitz ezezaguna’ dokumentala Nestor Basterretxea
Aretoan. Sarrera 5 €.
MAIATZAK 26
11:00etatik aurrera: Umeen Marrazki Lehiaketa BBKren eskutik eta Peña Barrueta Elkartearen laguntzarekin.Izen ematea Gune Didaktikoan.
12:30: Erraldoiak eta gaiteroak Lameran eta Portuzarrean.
14:30: Marrazki Lehiaketaren sari banaketa Gune Didaktikoan.
22:00: ‘Galerna, ekaitz ezezaguna’ dokumentala Nestor Basterretxea Aretoan. Sarrera 5 €.
Gainera egunero…
– Arrain salmentaren itxurak Kofradia Zaharrean. (11:30, 13:00, 18:00 eta 19:00)
– Bokartaren tratamentua eta ezaugarriak ezagutzeko erakusketa, larunbatean eta igandean txosnaren inguruan (11:30)
– Gaztelugatxeko San Juanen urazpian dago Begoñako birjinaren irudia. 50. urteurrenaren argazki erakusketa Nestor Basterretxea Aretoan CEVASen eskutik.
– Irtenaldiak Igoñora itsasontziz Hegaluzen. 7 euro nagusiak eta 4 euro umeak.
– “Bihotz-birikietako bizkortzea lanean” hitzaldia. Gurutze Gorriko kanpadenda ospitalean larunbatean eta igande goizean. (12:00, 13_30, 17:30 eta 19:00).
Zer iruditu zaizue egitaraua? Gure bikaina. Asteburuan ez dugu aspertzeko betarik izango Bermeon. Gora Bermeoko Arrain Azoka!!! Besarkada bat guztioi!! 🙂