Erromeidxe 2013 antolatu dute maiatzaren 11rako, Bermeon
Bermeon ondo pasatzeko eta jai giroan gozatzeko helburuz, hirugarrenez aterako gara bermeotarrak kalera maiatzaren 11ko Erromeidxen. Aurreko urteetan egin zen moduan, aurtengoan ere, herriko alde zaharra izango da euskal dantza eta musika erakustaldien eszenatoki nagusia. Ezagutu nahi duzu zein izango den aurtengo egitaraua?

Kankinkabara txistu taldea. Bermeoko Erromeidxe.
Maiatzak 11, ERROMEIDXE – EGITARAUA
11:00etan Bermeoko antzinako bost ateetatik irtenda KALEJIRA, jai giroan
Goiko Plazan soka-tira eta kantak egongo diren artean
SANJUANPORTALE: Musika eskolako trikitilariak + Haitz Nagusije Sanjuan Portalean hasi.
BEHIPORTALE: Txalapartariak + Bermeoko Abesbatza. Nekazari kalearen hasieran zegoen atea (Arresi kalearekin bat egiten denean)
SANTABARBARAPORTALE: Alkartasuna Dantza Taldea + Erraldoien Konpartsa. Nardiz Tar Jon Kalearen hasieran zegoen atea (Arresi kalearekin bat egiten denean)
ERREMEDIOPORTALE: Joseba eta Lander Trikitilariak, Zantzue kultur elkartea eta Irrintzilariak Erremedio kale hasieran zegoen atea. Fielato Enparantzan hasi
ERRENTERIAPORTALE: Kankinkabara eta Euskeraz Berbetan. Gaur eguneko Ibarluzea tar Kosme (Mokoneko Aldatsa) kalearen hasieran zegoen atea. Handik hasi kalejirea
12:00etatik 13:30ak arte dantza poteoa alde zaharretik zehar. Ondoren, Goiko plazan dantza eta kanta batzuk egingo dira eguerdiko 14:00ak arte.
12:00ak arte Arostegitik behera kalejira izango da Kofradia berrira.
15:30ean bazkaria. Tiketak salgai egongo dira Kultur Etxean apirilaren 29an, 30ean, eta maiatzaren 2an eta 3an, 19:30etik 21:00etara. Prezioa: 25€. Bazkaria Katering bidez prestatuta egongo da 500 lagunentzat.
19:00etan Dantzaldia Kofradian gau aldera arte.
* Jaialdi – Euskal Jantziakekoek emandako euskal jantziaren zozketa egingo da egunean zehar.
Hala ere, hirugarren urte honetan, sutearen ondorioz prestatuta zuten egitaraua aldatu behar izan dute, kaltetuekin elkartasuna erakutsi nahi izan dutelako. Horrela, gastuak zeroan utzi dituzte diru sarrera guztiak eurei bideratzeko. Hala nola, euskal musika tresnen erakusketa eta hitzaldia bertan behera utzi dituzte. Horiek datorren urtean ikusi ahal izango dituzue…

Kankinkabara txistu taldea. Bermeoko Erromeidxe.
Baserritar edo arrantzale jantzita… maiatzaren 11n denok Erromeidxera!
Animatu zaitezte eta egun horretako zuon argazkiak bidali eta Bermeok Facebooken duen orrira igo argazkiak!