Nola bizi izan dugu Bermeoko bizilagunok sutea?
Bermeoko herritarrek ez dute berehalakoan gaur Bermeon izandako sutea ahaztuko. Alde Zaharreko lau kale ebakuatu dituzte, eta hiru suhiltzaile eta bi polizia arin zauritu dira Bermeoko sutean. Arriskua amaitu bada ere, 5 eraikin eraitsi, eta 70 bermeotar etxerik gabe geratu dira.

Bermeoko sutea. Argazkia: EFE
Sua goizeko 04:00etan piztu da, hutsik zegoen solairuko eraikin batean, Juan Nadiz Kalean. Oraindik ez dago argi zerk eragin duen sua, zirkuito labur bat izan litekeela uste dute, baina denbora gutxian sua beste hainbat eraikinetara hedatu da gaur gaueko haizeteen eraginez. Jonathan Rodriguezek Bermeoko irudi ikusgarri hauek hartu ditu:
Bermeoko 20 atari hustu dituzte, lau kaletan (Juan Nardiz, Erremedio, Nekazari eta Intxausti). Ebakuatutako bizilagunak onik daude, eta goizean goizetik, Bermeoko sutean kaltetuak izan diren lagunei herritarren arreta-zerbitzurako Berhaz bulegora joateko deia egin zaie.
Bermeoko herriarekin bat
Bermeok Facebookean duen orrialdean albistea eman eta berehala Gotzon Monasteriok ondorengo esteka partekatzen zuen. Izan ere, goizean goizetik mezu solidarioak asko eta asko izan dira bizilagun kaltetuentzako, baita Bermeoko herriarentzako ere. Herritar askok, gainera, eitbcom-ek argazkiak eta bideoak igotzeko duen webgunera hainbat argazki eta bideo bidali dituzte, Jesus Mari Uribe edo Jon Batiste Telletxeak, besteak beste:

Bermeo sutan. Argazkia: Aitor Etxebarria

Kea Bermeoko alde zaharrean. Argazkia: Jesus Mari Uribe

Bermeon sutea. Argazkia:Jon Batiste

Sutea Bermeon. Argazkia: Bermeo
Bermeoko sutearen argazkiak ikusita, badirudi, herria goitik behera erre dela. Sutea piztu denean zeuden sugarren tamaina ikustean, “Alde zahar osoa kiskaliko zela pentsatzen genuen”, esan du Bermeoko Alkateak.
Sutearen ondorioak
Gutxienez bost eraikin behera etorri dira, bost persona arin zauritu dira eta 70 familia etxerik gabe geratu dira Bermeon izandako sutearen ondorioz. Udalak kaltedunen errolda bat egingo du, guztiei ostatu eman ahal izateko.
Irudi ikusgarri hauekin uzten zaituztegu. Horrela gelditu da sua piztu den eraikineko patioa: