Bermeoko Herri Lasterketa: ordutegiak eta ibilbideak
Datorren urtarrilaren 27an ospatuko da Bermeoko IX. Herri Lasterketa. Bermeoko blog honetatik guztiok, bai etxeko gazteak baita helduak ere, hitzordura animatu nahi zaituztegu, izan ere, ondo pasatzeaz gainera, kirola egiteko aukera aproposa eskaintzen du lasterketak. 🙂 Hemen dituzue 2012ko Bermeoko Herri Lasterketaren xehetasunak:

Ziur gaude Bermeoko kaleak korrikalariz jantziko direla, irudian ikusten dugun moduan. ARGAZKIA: Jose Antonio Ortiz de Zarate
Noiz eta non ospatuko da Bermeoko Herri Lasterketa?
Urtarrilaren 27an egingo da Bermeoko Herri Lasterketa. Lau lasterketa antolatu dira, adin guztietako pertsonei zuzenduta daudenak, eta guztiak Bermeoko Lameratik hasiko dira.
Zein ibilbide izango du Bermeoko Herri Lasterketak?
-15 urtetik gorakoen lasterketa: 10:30ean hasiko da eta ibilbide guztia, gutxi gorabehera, 8 kilometrokoa izango da.
–11 eta 14 urte bitartekoen lasterketa: goizeko 12:00ean hasiko da eta ibilbidea 1.500 metrokoa izango da.
–7 eta 10 urte bitartekoen lasterketa: 12:20ean izango da eta 800 metroko ibilbidea izango da.
-3 eta 6 urte bitartekoen lasterketa: 12:40ean hasiko da eta 100 metroko ibilbidea izango dute aurretik.
–11 eta 14 urte bitarteko gazteek aukera dute nagusien lasterketan parte hartzeko, beti ere pertsona nagusi baten ardurapean.
Zenbat ordaindu beharko da Bermeoko Herri Lasterketan parte hartzeko?
Etxeko txikienek eta gazteek euro bat ordaindu beharko dute lasterketan parte hartzeko. Nagusien lasterketan parte hartzeak, berriz, bi euroko kostua izango du.
Non eman behar da izena Bermeoko Herri Lasterketan parte hartzeko?
Antolatzaileek, egun horretan lana erraztu asmoz, aurretik izena ematea eskatzen dute. Nagusiek Areneko kiroldegian eman beharko dute izena. Izena ematean, korrilari bakoitzak bere dortsala jasoko du. Hala ere, lasterketaren egunean bertan posible da izena ematea. Txikien kasuan, ikastetxeetan eman beharko dute izena.
Zer egingo da Bermeoko Herri Lasterketan bildutako diruarekin?
Lasterketan jasotako dirua Herri Babesari emango zaio.
Eta onena! 🙂 Lasterketa ondoren, zer? Parte hartzaile guztiek Araneko Kiroldegian dutxa hartzeko aukera izango dugu, eta ondoren, sabela betetzeko eta indarrak hartzeko janaria eta edaria eskainiko dute. Plan mundiala astebururako!! Aupa Bermeo eta bermeotarrak! 🙂