Hepatitisaren aurkako txertoa: Bermeotarrok jakin beharreko guztia
Bolo bolo dabil A hepatitisa Bermeoko kaleetan. Lehen kasu irailean agertu zen, Saharara bidaian joan zen ume batek hartu zuen A hepatitisa. Hortik aurrera kasu gehiago agertu dira, eta une honetan 13 kasu daude Bermeon, bi helduetan eta 11 haurretan. Gaixotasuna larria ez bada ere, Osakidetzak haurrak txertatzeko erabakia hartu du, herrian gehiago zabaldu ez dadin. Herritarrak lasaitzeko eta informatzeko asmoz, Bermeoko blog honetan A hepatitisaren nondik norakoak aztertu ditugu. Baina aurretik LASAI 🙂 egoteko mezua zabaldu nahi dugu:

A Hepatitisa Bermeon. Argazkia: eitb.com
Zer da A hepatitisa?
Adituen arabera, A hepatitisa gaixotasun arina da eta batez ere haurretan du eragina. Batzuetan gaixoen beharrek eragiten dute birusa, eta, beraz, osasuntsu dauden persona asko kutsatuak izaten dira. Haur eta gazteengan izaten du, batik bat, eragina, helduok A hepatitisaren aurkako antigorputz berezia baitugu.
Zeintzuk dira sintoma nagusiak?
A hepatitisa duten pertsonek sukarra, goragalea, gorakoa, jateko gogirik eza, eta batzuetan, kolore horia izaten dute azalean. Hala ere, askok ez dute sintomarik izaten, baina birusa transmiti dezakete.
Zergatik jarri behar da txertoa
A hepatitisa birusaren ondorioz sortzen den gaixotasuna da. Oso erraza da transmititzeko eta hedadura handiko epidemiak sorrarazi ditzake; hori dela eta, komenigarria eta garrantzitsua da Osakidetzaren aholkuak jarraitzea.
Nortzuk jarri behar dute A hepatitisaren aurkako txertoa
Herrian zabaldu bada ere, printzipioz A hepatitisaren kontrako txertatzea Bermeon eskolatu eta/edo bizi eta 2005 eta 2011 bitartean jaio diren haur guztiek jaso dute txertoa egunotan. Era berean, nagusiagoak ere txertatuko dira, baldin eta Lehen Hezkuntzako 2. mailara arteko kurtsoren batean eskolatuta badaude.
Nora jo beharko dugu txertoa jartzera?
Txertoak ikastetxeetan jarriko zaizkie eskolatutako haurrei, eta osasun-zentroan, berriz, eskolatu gabeko txikiei. Urtebetetik beherakoei ez zaie txertorik jarriko; izan ere, ez da aholkatzen adin horretan txertatzea.
Larritzekoa arrazoirik ba al da?
Ez, gaixotasun arina dela eta ez dagoela alarmarako arrazoirik esan du Osasun Sailak. Hori bai, herritarrei gogorarazi die kontu haundiz jokatu behar dela higiene-neurri orokorrekin; esaterako, komuna erabili ostean eta jan aurretik, eskuak garbitzeko aholkua eman du.