San Martin azoka eta Doctor Deseoren kontzertua, asteburuan Bermeon
Bero-bero dator asteburua. Igandean San Martin jaiak direla eta, azoka berezia izango dugu Bermeon, aurretik, baina, larunbat gauean, Doctor Deseo talde bilbotarraren kontzertuaz gozatzeko parada izango dugu. Bermeotarrantzat interesgarriak diren kontuak biltzea gustuko dugu Bermeoko blog honetan, beraz, ikus dezagun azaroko bigarren asteburu honetan zer izango dugun.
Azaroak 10, larunbata: DOCTOR DESEOREN KONTZERTUA
Musika izango da protagonista larunbat gauean Bermeon. Doctor Deseo talde bilbotarrak kontzertua eskainiko du Bermeoko Kafe Antzokian, gaueko 22:00etan. “Al amanecer seguir soñando” euren azken lana aurkeztuko dute Francis eta bere lagunek, eta oraindik garaiz zabiltzate sarrerak lortzeko. 18 eta 20 euroren truke eskuragarri dituzue www.kulturalive.com atarian. Ahotsak berotzen joateko, “Sigo temblando por ti” kantua partekatzen dugu:
Azaroak 11, igandea: SAN MARTIN AZOKA ETA ODOLOSTE TXAPELKETA
Eta biharamuna pasa ondoren, igandean, azaroak 11a, San Martin azoka izango da Bermeko Lameran, eta nola ez, egun horretan ohikoa den bezala, aurten ere odoloste txapelketa antolatu da. Guztira 24 parte-hartzaile izango dira, Bermeo eta inguruko herrietatik etorritakoak. Epaimahaiaren arduraduna eta zuzendaria Kepa Landa sukaldari famatua izango da.
Baina lehiaketaz gain, izango da zer jan eta zer edana Bermeon: txerrikiak, ogia, euskal pastela, eztia, txakolina… aukera paregabea egun eder bat igarotzeko.

Odoloste lehiaketa. Iturria: eitb.com
Plan hoberik ba al duzue Bermon geratzea baino? Gu irrikaz gaude biharko lan eguna pasa eta asteburua iristeko. Besarkada bat guztioi eta GORA BERMEO! 🙂