Bermeoko berbak: zelan esaten zaie umeei?
Aurreko batean ‘Bermeoko berbakiaren’ berezitasun eta berba ohargarri batzuk aipatu genizkizuen. Okasiñue edo folloie danean botatzen direnak hain zuzen. Umeei irakatsi behar ez zaizkienak! 😉 Umeek ordea, euren hizkera daukate, hizkuntza guztietan eta gurean ere!!
Aurrekoan bezala, Joseba Mikel Ugalderen Ai gure Bermio – Esakerak eta izakerak liburua erabili dugu zerrendatxo hau osatzeko. Baina ziur gaude zuek beste hainbeste ezagutzen dituzuela! Orduan dudarik ez!! Postaren bukaeran edo Facebooken utzi iruzkin bat zure bermioko txetxe berbarekin! 😉

Bermeon berba asko ditugu umeei esateko. Argazkia: Isidro Tapia
Zeri esaten zaio… ?
Mañek: negarrari
Misina: katuari
Kakati popa kaka edo kaka usin: kaka egin duenari
Txiseti-txilino kaka edo txise usin: txisa egin duenari
Txetxe/Txetxita/Txetxito: beste umeei
Tan-Tan: kalera irtetzeari
Zuen txanda orain! Laga txetxito garaiko berbakiek! 😉
Eta beste galdera bat zuentzako: Nola deitzen zizuen amak txikitan?
Neure ondasune? Neure masustie? Txirloratsue? Edo: Ama perrien imie?