Erromeidxe 2012: egunaren kronika eta argazkiak
Bermeo euritsu esnatu zen pasadan larunbatean. Hala ere, umore ona gosaldu zuten bermeotarrek apirilaren 21ean eta baserritar zein arrantzale jantzita irten ziren herritar asko Erromeidxe egunaz gozatzera.
Aurtengoa Bermeoko Erromeidxe jaiaren bigarren edizioa izan da. Kankinkabara Txistu Taldetik helarazi digutenez, oraindik ere talde guztiak balorazio orokorra egiteko batu ez badira ere, eguna zinez arrakastatsua izan zen. Hona Erromeidxe 2012ko argazkiak:

Erromeidxe 2012 erraldoiekin dantzan ARGAZKIA: Aritz Arrizabalaga

Erromeidxe 2012 eskutik helduta zahar eta gazte ARGAZKIA: Aritz Arrizabalaga

Erromeidxe 2012 bermeoko andrak taldian ARGAZKIA: Aritz Arrizabalaga

Erromeidxe 2012 kantuan ARGAZKIA: Aritz Arrizabalaga

Erromeidxe 2012 trikitilariak ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Erromeidxe 2012 kalejira ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Erromeidxe 2012 dantzan ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Erromeidxe 2012 agarrauen dantzan ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Erromeidxe 2012 sueltuan dantzan ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Erromeidxe 2012 bazkaria frontoia ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Erromeidxe 2012 triki eta pandero ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Erromeidxe 2012 txistulariak oholtzan ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea
Kankinkaratik oso balorazio positiboa egin dute eta datorren urteko Erromeidxerako erronka berriak aipatu dituzte: talde gehiago inplikatzea, aktibitate gehiago prestatu, herri bazkarirako lagun gehiagorentzako leku aproposa antolatzea…
Gustora geratzeaz gain, herritarrek jaia era parte hartzailean gozatu dutela azpimarratu dute; eta ez da gutxiagorako izan, hona datuak:
- Goizean euria izan arren bisitari alde-zaharretik ibili ziren musika jotzen, kantatzen eta dantzatzen.
- Jende asko hurbildu zen baserritar edo arrantzale jantzita eta denak ondo pasatzeko prest.
- Bazkaria eta dantzaldia ere oso giro onean eta kopuruei dagokienez, 405 lagun bazkaltzen eta beste 300 lagun momentu diferentetan.
- Erakusketa antolatzen, muntatzen eta zaintzen 50 lagunetik gora ibili ziren eta bertatik 800 bisitari pasatu ziren.
- Ane Albisuren hitzaldi-tailerrak 75 parte-hartzaile izan zituen.
- Zozketako tiketak berehala saldu ziren, balantze ekonomikoa nahiko orekatua izan da beraz.
- Erromeidxeko muntatze eta desmuntatze lanetan, taldetako kideez gain hainbat herritarrek ere hartu zuten parte.
Datorren urtean ere aurten beste goza dezazuela! Aupa Bermeo, bejondeizuela! 😀