Bermeoko esaerak eta berbak biltzen hasi gara… ederra okasiñue!
Bermeo esakera eta izakera propioko herria da eta harro-harro gaude halantxe izatiaz! Baina gure esaera horiek, etorkizuneko gure gazteek ere erabiliko ote dituzte? Herriko euskal berben transmisioak iraun dezan horien ezagutza eta erabilera dira garrantzitsuak; horrexegatik, gaurkoan herriko esaera berezi batzuekin gatoz zuengana.

Joseba Mikel Ugalderen 'Ai gure Bermio' liburuaren azala
Joseba Mikel Ugalderen Ai gure Bermio – Esakerak eta izakerak liburua hartu dugu ardatz, baina zuen ekarpenak jasotzeko irrikaz gaude. Postaren amaieran utzi zuen iruzkina edo Bermeoko Facebookeko orrian. Josebak biltze lan ederra egin zuen libururako baina… agian, leiho ireki honetan, berbakera edo esakera berriren bat aterako dugu 😉
Gaurkoan… Okasiñue!
Okasiñue, folloie edo pellikadie tartean danean botatzen direnak:
Urrun da fitx, betiko ta betiko
Siñuke ibili zara eta begikúnie jarrita
Barreketa gitxi e!
Betondué ipinite hasarre-hasarre
Kaka eitzen tsat
Ama txitxie!
Bermeotarrok, zuen txanda orain, herriak berba ein dezala. Hemen batu barik lagatako zer esakera erabiltzen dozuz okasiñue danien?