Bermeo… Vaya Semanitan!!! ‘Nekane, la gitana abertzale’ Ikusi duzue?
Bermeoko azokak postu berri bat dauka. Gure herrian oinarritu dira Vaya Semanitakoak pertsonaje berri bat sortzeko: Nekane, la gitana abertzale… Udal merkatuan edo astearteetako merkatu txikian edo… elkartu al zarete Bermeoko ijito abertzalearekin? Ezagutzen duzue Nekane Amaya?
Eneeeee…. a zer barreak!!! Bermeoko Facebookeko orrian utzi genizuen bideoa pasadan astean eta Nagore, Marcia, Ale, Imanol, Ariari eta Juankarrek ezabairi bage, gustoko izan duzue ETB2-koek sortutako sketch-a. Eta Ait Ty-k gainera, iruzkin hauxe utzi digu: ‘Oso oso ona!!‘. Bai horixe, ederra! Oraindik ez zaretela enteratu? Ez duzuela ikusi? Aitzakiarik ez e… hementxe daukazue, eman play-ari. Lehenengo ikusi eta… ea zer deritzozuen! 😉
Atzo berriz, Bilbon bizi den Gotzon Monasterio bermeotarrak, Tas-tas irratian egin zioten elkarrizketa utzi zigun. Bertan bere ibilbide musikala errepasatzen du, esperientzia luzeko gizona da gure orriko musikari! Lotura honetan duzue entzugai oso-osorik.
Besterik ez, hauxe izan da guztia. Astebete barru itzuliko gara blog honetara, ohi bezala, Bermeoko orrialdean jasotako eta esandako guztiak zuentzat biltzera. Bien bitartean, Facebooeko orrialdean izango dugu elkarren berri! Aupa Bermeo! Ondo segi