Bermeo itsasoari eta Gabonei begira. Nola igaroko dituzue egun hauek?
Bermeoko jendeak gabon zoriontsuak opa dizkigu Facebookeko orrialdean. Eta zer hoberik Gabonak itsasoari so egiten pasatzea baino? Bada, horiek gaurko laburpeneko bi gai nagusiak. Laburpenean gurekin etorriko al zarete? 🙂
Gabonak ate joka ditugun honetan, Juanvi Romanek irudi eder bat partekatzen zuen Bermeoko komunitatean eta bermeotar guztioi gabon zoriontsuak pasatzeko eta urte berria ondo hasteko esaten zigun.

Iturria: Juanvi Roman
Guk ere, Juanvik luzatutako mezu bera luzatu nahi dizuegu, izan ere, egun hauek bereziak dira, eta gure gertukoekin egoteko aprobetxatzen dugu. Familiarekin, lagunekin… ekintza desberdinak egiteko aukera izaten da egunotan eta… zuen planen berri ere jakin nahi dugu. Nola igaroko dituzue egun hauek? Planik ba al duzue? Kanpora joateko aprobetxatuko al duzue? Badakizue deseatzen gaudela zuen kontuak jakiteko eta nola ez, Bermeon egunotan izango diren ekintzen berri izateko.
Asko izango zarete urtea kanpoan pasa eta Eguberritan Bermeora itzultzen zaretenak. Ziur gainera, askok itsasoa ere faltan bota duzuela denboraldi horretan, eta zer hoberik denbora apur bat hartu eta gure kostari so egitea baino? Roberto Menendezek gurean parte hartu du eta Bermeoko argazki eder bat partekatu du gu guztiokin. AsĂs nos definĂa el espectáculo: “Mirando las olas uno de estos dĂas. Fijaos como se funden las esculturas con las personas reales actuales!!…”. Que maravilloso, Roberto, gracias por estas preciosa imágen. Si es que vivir en la costa es lo que tiene, poder gozar cuando queramos de estos momentos inolvidables…

Mirando al mar. Foto: Roberto Menendez Gonzalez
Eta amaitzeko, iragan astean EITB maratoia egin zen, urteroko legez, eta guk ere bat egin nahi izan genuen Alzheimerraren bidea argitzeko.
Eta ekimen berezi bezain eder honekin agur esateko garaia heldu da. Egun hauek ondo-ondo pasatu eta kontatu Facebookeko orrialdean edo blog honetan zuen planak, irrikaz gaude eta jakiteko. Gabon zoriontsuak guztioi!