Igor Zalbidea BBK Time Lapse lehiaketan: Urdaibai bideoa Bermeon
Bermeoko Aritzatxu hondartza Bizkaiko ederrenetarikoa da eta gaurko laburpenean aurkeztuko dizuegun Urdaibaiko Time Lapsea ikusi eta gero, ziur, zeharo maiteminduta geratuko zaretela, gure inguruak ere gure herria bezain liluragarriak baitira. Hauxek aste honetan zehar Bermeoko Facebookeko orrian bolo-bolo aritu diren gaiak:
Igor Zalbideak Urdaibai aukeratu zuen BBK Time Lapse lehiaketarako eszenatoki. Lehiaketara, time lapse teknika erabilita egindako bideoak aurkeztu behar izan dira, ostiralean amaitu zen entrega data eta orain hainbat lan eder ikusteko aukera daukagu. Atzo elkarbanatu genuen Bermeoko orrian Urdaibai Time Lapse bideoa eta gaur hementxe jarriko dugu; Ainhoa Ispizuak mezua utzi dio egileari: ‘Ze politxe Igor, pillo bat guzta dast!!!!!‘ eta Grupo Eibar – Aquí está tu casak ere ‘Orijinala eta polita‘ dela iruzkindu du. Guk hiru hitz besterik ez dauzkagu: lau minutuko gozamena. Klikatu play botoia!
Iban Bilbaok berriz, ETB-1eko Arratsaldero saioan orain bi aste emititu zuten Aritzatxu hondartzaren inguruko erreportaje bat partekatu du Bermeoko orrian. Berak esan bezala, ‘Iñok galdu badauen hamen dakozuie 01:35:00-n 😉‘, bermeotarrok Hono Lulu ere deitu izan diogu beraz, normala bizkaitarren artean gehien baloratuenetako bat izatea Aritzatxu! Izan ere, erreportajearen hasieran esaten dutenez, Ereaga eta Aritzatxu dira bizkaitarrek ongien baloratzen dituzten hondartzak. Eta bermeotarrak harro-harro ageri dira, hemen daukazue pieza osoa:
Besterik ez gaurkoz, segi ezazue Bermeoko berri ematen gure herriaren hesian eta guk zuek kontatu ahala, blog honetara ekarriko dugu guztia. Bermeon gertatzen dena… bermeotarren ahotik; horixe da orri honetan aurkituko duzuna. Eskerrik asko eta besarkada bat guztioi!