Bermeoko 2011ko Madalenak jai giro apartarekin ospatu dira
Aupa bermiotarrak! Egun itzela izen da gaurkua bai hoixe! Bermeo goizean goizetik esnatu da urdinez jantzita eta uneotan ere halaxe egongo da. Momenturik garrantzitsuena eguerdi partean bizi izan dugu. Mundakak Bermeoren kontrako estropada galdu baitzuen eta Izaro uhartea bermeotarren esku geratu baitzen, ordudanik, irlara igo eta Bermeoko bandera eta ikurriña astintzen dira bertan eta ondoren alkateak, teila botatzen du barkutik aurten honakoa esanez: ‘Honaino heltzen dira Bermeoko ituginak‘. Hemen Bermeo, Mundaka eta Elantxobeko jaiegun handiaren bideoa:
Eta bideoaz gain, eitbko erabiltzaileen gunera Jesus Mari Uribek igotako argazkiak ere baditugu gaurkoan. Erabiltzaileen argazkien gunean ikus ditzakezu guztiak, eta zeureak edukiz gero ere, bertara igo ditzakezu eta gure orrialdean ere ongi etorriak izango dira.

Bermeo-Madalenak 2011-Argazkia Jesus Mari Uribe
Eta oraindik ez da jaia amaitu e! Beñat Mendietak partekatu zuen gaurko egitaraua Bermeoko orrian eta bertan irakurri dezakegunez disko festa ere badaukagu oraindik eta nola ez, jai giroa gau guztian zehar. Ongi pasa eguna eta bixamona 😉 eta laster izango duzue gure berri. Eskerrik asko eta hurrengora arte. Gora bermio!!!