Larunbatean Bermeoko Kafe Antzokian izandako kontzertutik jaietara
Bermeoko orrian aste honetan Kafe Antzokian izandako kontzertu baten berri eman zuen Joseba Uriartek. Ez dakigu zuetako norbait bertan egon ote zen Vinila von Bismark & The Lucky Dados taldea entzuten edota talde horrek egiten duen musika ezagutzeko aukera izan ote zenuten, hortaz, bideoklip bat ekarri dugu hona, ea zer deritzozuen:
Musikaz gozatutako egunak askozaz gozoagoak izan ohi dira, hala ere, gaur bezalako egun eguzkitsuetan, gure umorea gozatzeko ez dugu gauza handirik behar izaten. Baina ohartu zarete ze egunetan bizi garen ezta? Gaur arratsaldean hasiko da uda! Eta aurrerantzean, pasadan astean Beñat Mendietak gurekin partekatutako argazkiak bezalakoak ikusteko aukera asko izatea espero dugu. Ikaragarria da Jon Arruek astearteko egunsentiari atera zion argazkia:

Bermeo-egunsentia-Jon Arrue
Eta Mikel Monasterio berriz, jaietarako prestatzen hasia da iada. Jaietarako egindako kamiseta hauek erakutsi dizkigu, berak dioenez, ‘Benetako bermiotarrek kamiseta hori erabiltzen dute’. Zuek badakizue, Andra Mari jaietarako 1.300 lagun batzeko erronka bota genuela, ba igarri dadila! 89 lagun besterik ez zaizkigu falta, gomendatu Bermeoko orria zuen lagunei. Aupa zuek eta aupa Bermio!