Idurre Bideguren alkate berriari zorionak eman dizkio Bermeok
Bermeok alkate berria du larunbatetik eta, hori dela eta, askok Idurre Bideguren zoriondu nahi izan dute. Izan ere, udal hauteskundeen emaitzen ondotik, udalbatza osatu zen larunbatean eta agindu genizuen bezala, adi jarraitu genuen osoko bilkuran gertatutakoak.
Eguerdian zen zita, eta oso luze itxaron gabe etorri zen albistea: Idurre Bideguren (Bildu) da Bermeoko alkate berria. Bideguren herriko lehen emakumezko alkatea izango da.
Bermeoko jendeak ongietorria eman nahi izan zion Bidegureni ATSEGIN DUTeri emanez: 11 lagunek egin zuten horrela gure orrialdean. Gerora etorri ziren zorion mezuak, Isidoro Arrizabalagarenak edo Iratxe Portuondorenak, besteak beste.
Patxi Xabier Kareagak, bestalde, alkate berriaren argazki bat utzi zigun horman, balkoira agurtzera atera zenekoa:

Idurre Bideguren udaletxeko balkoian, alkate izendatu ostean.
Beste bi argazki hauetan Bildu Bermeoko zinegotziek udaletxeko balkoian presoen aldeko bandera jarri zutenekoak dira:

Presoen bandera ipintzen. Patxi Xabier Kareagak bidalitako beste argazki bat

Patxik bidalitako beste argazkia.
Horrela bukatuko dugu larunbateko osoko bilkuraren inguruan prestatu dugun laburpen berezi hau: laster bueltatuko gara blog honetara, udalaren osaketaren ingurukoak ez diren gaiak errepasatzeko. Eskerrik asko zuen partehartzeagatik!