Idurre Bideguren, Bermeoko alkate
Idurre Bideguren (Bildu) izango da Bermeoko alkatea datozen 4 urteotan, 2011ko udal hauteskundeetan boto gehien lortu duen hautagaitza izan baita berea. Bermeoko udala osatzeko osoko bilkura gaur egin da, eta ez da inolako ezustekorik gertatu. Hala, udal gobernua Bilduri dagozkion 9 zinegotziekin osatu da, maiatzaren 22ko hauteskundeetan botoen %47.82 lortu baitzuen.
Bermeoko udal hauteskundeen emaitzen arabera, EAJk (8 zinegotzi) izango ditu eta oposizioan egongo da, beraz, orain arte alkate izan denak, Xabier Legarretak (EAJ), bere kargua utziko du.
Idurre Bideguren EAko zerrendetako hautagaia izan da 2011ko udal hauteskundeetan, aurreko legealdietan “oso lan ona” egin zuelako, bere alderdiaren esanetan. 31 urte ditu eta Ekonomian lizentziatua da Bideguren, eta gaur arte, Bermeoko Udaleko Ongizate, Pertsonal eta Komertzio gaietarako zinegotzia izan da. DEMA Enpresa Garapena erakunde publikoan enpresak sortzeko aholkulari lanetan jarduten du. Bermeoko lehen emakumezko alkatea izango da Idurre Bideguren.
Hau duzue Bermeoko udalak datozen lau urtetarako izango duen itxura. Hala ere, ohi legez, blog honetan eta baita Facebookeko orrialdean ere, kontu hau edota gure herriari dagozkion bestelako gaien inguruan jasotzen diren guztiak arretaz jarraituko ditugu.