Udal hauteskundeak Bermeon
Maiatzaren 22an 2011eko udal hauteskundeak izango ditugu Bermeon. Kanpaina joan den ostiralean, apirilaren 29an, hasi zen, (baina azken asteotan gure orrialdeko hormara iristen ari diren iruzkin eta estekak ikusita, argi dago kontua askoz lehenago abiatu zela). Zalantza barik, bi asteotan ugaritu egingo dira hauteskundeen ingurukoak.
Honen aurrean, zera otu zaigu: Bermeok Facebooken duen jendearekin kanpaina bera eta hauteskunde gaua partekatzea; lehenengo aldia izango da Googlen ‘udal hauteskundeen emaitzak Bermeon’ bilatuta, blog hau edo Facebookeko orrialdea aterako zaiguna 😉
Hori horrela, Bermeok Facebooken duen orrialdean kontatzen dituzuenez gain, hauteskunde gauean giroa berotzen ibiliko gara datuak gaurkotzen eta postak idazten. Are, emaitzak grafiko bidez eskaintzea ere pentsatu dugu… baina tira, ez dugu ezer aurreratuko!
Gau berezi hori zuokin partekatu nahi dugu Facebooken eta azkenean, Bermeoko alkatea nor izango den jakin: Xabier Legarreta Gabilondo (EAJ-PNV), Idurre Bideguren Gabantxo (Bildu), Alexander Latxaga Atxirika (Aralar), Juan Ramon Azkue Manterola (PSE-EE), Vicente Torres González (PP).
Blog honetan edota Bermeoko orrialdean ikusiko dugu elkar!
ZORIONAK!!
Desde Sevilla, expresar mi alegrÃa por y mi solidaridad con las clases trabajadoras de Euskal Herria. Ahora sÃ, TODOS A UNA, AUPA BILDU!!
TODOS LOS TRABAJADORES UNIDOS POR EL SOCIALISMO, LA DEMOCRACIA Y LOS DERECHOS HUMANOS!!
TODOS LOS TRABAJADORES CONTRA LA TORTURA Y CONTRA EL IMPERIALISMO CAPITALISTA ESPAÑOL, EUROPEO, YANKI, PNVista o edonolako!!!
INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMO!!!
Po’ eso, dehde AndalusÃa: musho Bildu, agur eta berrion!!
ARALARetik esan nahi dogu, ez goazela Ezker Batua ez Berdeekin hauteskunde honeetara. ARALAR bakarrik aurkezten da.
Ados! Egia da, arazo bat izan dugu eta oraintxe bertan zuzenduko dugu. Esker mila eta laster arte. Barkatu eragozpenak.