Soziedad Alhoholika Bermeon, eta herrian familiaren bila
Soziedad Alkoholika musika taldea, Bermeon egondakoa, eta bere familia herrian bilatzen ari den mutil bat. Horiek izan dira Bermeok Facebooken duen orrialdeko hesian azken egunotan ikusi duguna, eta horrela islatuko dugu, orain, blog honetan.
Ane Goikoetxeak esan zuenez, Soziedad Alkoholika herrian egon ziren, joan den asteburuan, Kafe Antzokian; Anek partekatutako estekan, hementxe, talde gasteiztar honek Facebookek duen gunea ikusteko aukera izan dugu. Egon al zineten kontzertuan?
Dyan Bermeok, joan den asteartean komentatu genuen moduan (Urdaibairen inguruan ere hitz egun genuen egunean), bere familiaren bila jarraitzen du. Hesian jarri zuenez, bere senideak aurkitzeko itxaropenak ez ditu galdu, eta, halaber, “Bermeo” herriaren izenaren jatorria jakitea ere gustatuko litzaioke. Primeran legoke, baten batek laguntza emango balio!
Joan den astean zehar, olatu handiak izan genituen hizpide kostaldean; horietako argazkiak partekatzeko gonbidapena luzatu genizuen hesian, horren harira. Orain arte, inor ez da animatu… baina seguru laster horrelako argazkiren bat ikusteko aukera dugula. Eskerrik asko, aldez aurretik! 😉
Horrela emango dugu bukatutzat gaurko laburpena; laster bilduko gara hemen, zuekin, herrian gertatzen denaren inguruaz mintzatzeko, beti bezala. Gure aldetik, hesian uzten duzuena arreta handiz zainduko dugulako konpromisoa hartzen dugu. Mila esker, eta ondo izan!