#mundiala kanpaina, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Abenduaren 3an, aurten ere, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, EITBrekin lankidetzan, #mundiala kanpaina jarri du martxan euskararen eguna gogora ekartzeko.

Oraingoan, euskara #mundiala dela gogorarazi nahi da, batetik, gure hizkuntza delako, eta bestetik, euskarak munduan zehar dituen ia 1.000.000 hiztunek hartzen duten garrantziagatik. Gainera, euskara twitterren dagoen 35 hizkuntzetako bat da. Zer esanik kanpainarako egin duten spota ikusita. #mundiala da:

Zein da kanpainaren helburua?

Denon artean euskera #mundiala dela erakustea da helburua, Euskaditik kanpo edota hemen bertan ditugun lagun euskaldunei txioak bidaliz. Tresna bat izango dugu eskura hauxe egiteko, mundiala.net webgunea zehazki. Bertan munduko mapa bat ikusi ahal izango dugu eta parte hartzen duten euskaldunak geolokalizatuko ditugu, munduko zein puntutan dauden kokatuta ikusi ahal izanik, hemen naiz atzerrian. Izan ere, euskaldunak nahi dugun lekuan jaiotzen gara 😉 Bideo honetan argi eta garbi ikusi dezakezue:

Nola parte hartu dezaket?

Mundiala kanpainiaren logoa

Mundiala kanpainiaren logoa

Euskaldunak munduan identifikatzeko, txio bat bidali behar zaie #mundiala traola jarriz, puntu zehatz horietan argi bat piztuko da eta hor euskaldun bat dagoela adieraziko du. Pertsona horri bidali zaion mezua ikusi ahal izango da, eta nondik bidali zaion ere bai. Hau gauzatu ahal izateko twitter eta google maps euskarriak gurutzatu behar izan dira, esperimento moduko bat eginez, honek dituen konplikazio eta zailtasunekin.

Pertsona bati txioa zuzenean bidali ordez modu irekian bidaltzen bada norberaren jarraitzaileei iritsiko zaie. Kasu horretan ez da argirik piztuko, baina kontadore baten bidez gehituko dira ere parte hartutako euskaldun horiek guztiak.

Euskara sustatzeko baliabideak

Komunikabide desberdinek gogoraraziko dute parte hartzearen garrantzia, euskaldunak munduan dabiltzan puntuak ikusteko, eta hauen arteko konexioak zeintzuk diren agerian geratuko da.

EITBren lankidetzarekin bultzatu da kanpaina, eta euskarri horietatik partaidetza sustatuko da, esatari bakoitzak txioa bidaltzera gonbidatuko duelarik. Saio bakoitzetik ere txioak bidaliko dira mundiala.net webgunetik, poliki-poliki, denok anima gaitezen euskaldunon mapa horren parte izaten.

Egitasmo honekin euskararen erabilera sarean bultzatu nahi izan da, euskara modernoa dela erakusteko (teknikoki inoiz egin gabeko tresna prestatu delako horretarako) eta badakiela munduan egoten. #MUNDIALA.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *